Intranet
  
 
Berriak

Lotura sistemak proiektuko emaitzak BIEMHalen

2012-05-16 | U. Ziarsolo

Tknikako Lotura Sistemak proiektuan garatutako Lotura tresneriaren kita  BIEMHean aurkeztuko da Zarauzko FRESMAK enpresaren standean.

 

Pabellón 3 / B-46 C-47

www.fresmak.com

PROIEKTU BERRIEN PROPOSAMENAK JASOTZEKO EPEA IREKIA.

2012-02-1 | Jon Labaka

Tknikako Web bitartez eta martxoaren 15arte proiektu berrien proposamenak helarazteko epea irekitzen da.

"Auto hibrido eta elektrikoen didaktifikazioa" deritzon MECeko proiektuaren Transferentzi Jardunaldiak

2012/01/10 | M. Canellada

Urtarrilaren 10etik 13ra "Auto hibrido eta elektrikoen didaktifikazioa" deritzon MECeko proiektuaren lehenengo Transferentzi Jardunaldiak ospatu ziren. Proiektu honetan estatuko lanbide heziketako dozena bat ikastetxek parte hartzen du, Don Bosco delarik proiektuaren liderra. Jardunaldi hauetan, gai honen inguruan, Tknikako "Motore Hibridoak" proiektuan dagoeneko egin den lana azaltzea eta jakinaraztea izan da helburuetako bat, eta proiektu berri honen lan dinamika ezartzea.

Urtarrila 10ean, asteartea, jardunaldia Tknikan ospatu zen eta bide batez zentrua erakusteko eta Tknikako lan eredua azaltzeko aprobetxatu zen. Beste egunetan, jardunaldiak proiektuko kideak diren beste zentruetan ospatu ziren, Don Bosco, Aretxabaleta eta Mekan; azkenik taldea Alecop bisitatzeko aukera izan zuen.

FORMAKUNTZA SAIOA AIC-N (Automotive Intelligence Center)

2012/01/10 | G. Lazarobaster

Zornotzan dagoen AIC (Automotive Intelligence Center) zentru teknologiko ezagunak, urtero Project Leader masterra antolatzen du. Master honetan, automozio sektorean lan egiten duten hainbat enpresa garrantzitsuk parte hartzen dute. Tknikak AIC-rekin kolaborazio estua du eta honi esker aurten Meka ikastetxeko Automozio mintegiak, master honetako "Ibilgailu" moduloaren formakuntza eman du Tecnaliarekin batera (24 ordutako modulua). Eduki hauek AIC eta Meka ikastetxeetako instalazioetan landu dira eta oso balorazio ona jaso degu bertan parte hartu duten enpresen aldetik.

Masterraren inguruko informazio gehiago hemen.

Ekipoak eta instalazioak lagatzeko zerbitzua

2011/11/11 | Patxi Guardia

Ekipoen zerrenda handitu egiten da.

Beroko Forjaketa Parisen

2011ko azaroak 7a | U. Ziarsolo

Tknikako Beroko Forjako Prozeseun Modelizazioa proiektuko kideak, hain zuzen ere Miguel Altuna eta Tolosaldeako irakasleak eta Tknikako dinamizatzailea Pariseko Marie Curie ikastetxean egon berri gara.

Proiekzio Termikoari buruzko industri-feria (ITSC 2011)

2011/10/17 | Joxan Joubert

Aurtengo irailaren 27 eta 29 egunen artean, Alemaniako Hanburgo hirian, Proiekzio Termikoaren nazioarteko feria eta kongresua, ITSC-2011 ospatu da. Feria honetara, azken bi ikasturte hauetan izan den, Proiekzio Termikoa-ri buzuzko proiektuko lau parte-hartzaileetatik bi joan dira, Tknika-ko soldadura proiektuen dinamizatzailearekin batera. Feria honetara joateren helburua nagusia, Proiekzio Termikoarekin zerikusia duten gai desberdinetan sakontzea joatea da

Proiekzio Termikoari buruzko feria hau (ITSC-2011) hiru urtean behin izaten da Europan eta estalduren arlo zabalean sektore garrantzitsu bat ordezkatzen du. Proiekzio termiko aplikazioak gero eta indar handiagoa hartzen ari dira sektore askotan, hala nola, automozioan, aeronautikoan, biomedikuntza aplikazioetan, energetikoan… oso aplikazio anitzekin, hala nola, korrosio, higidura eta urradura fenomenoen aurka, tenperatura altuen erresistentziarako, isolamendu eta konduktibitate elektriko, irristadura, berdimentsionamendu eta piezen errekuperazio aplikazioetarako. Feria hau, Proiekzio termikoarekin zerikusia duten gai guzti hauen leiho handi bat izan da.

Tknikako hurrengo aldizkarian, bertan garatu den Proiekzio Termikoa eta Plasma bidezko Soldadura proiektuari buruzko informazio gehiago emango da. Azkenik, gai hauetan interesa izan dezaketen Lanbide Heziketako irakasleei, gure eskaintza luzatu nahi diegu, proiektuaren emaitzen berri eman eta zalantza edo interesak argitzeko.
 

Forteco: Automobilaren Hibridazioaren inguruko jardunaldia

2011/06/23 | M. Canellada

Aurreko Ekainak 21-22-23an, FORTECOrekin batera, Euskal Herri eta Nafarroako Erkiegoen Hezkuntza Departamentuen arteko elkarlaranari esker, automobilaren teknologia hibridoa ezagutzera eman duen saio berezi bat eskeini da. Helburu nagusia Tknikan, lanbide heziketarako berrikuntza zentroan, eta Iruñean Virgen del Camino ikastetxean teknologia hibridoaren ingurua garatu diren proiektu ezberdinetan lortutako ezagutzen transferentzia egitea izan da.
Saio honetan Erkidego desberdinetatik etorritako 15 irakasle eta profesional parte hartu dute. Sakonean landu dira Toyota, Mercedes, Bosch, Audi Volkswagen eta Porsche-k hibrido teknologia inguruan garatuta dituzten sistemak. Gainera mota hauetako ibilgailuak ikusteko eta aztertzeko aukera izan da Toyota, Honda eta  Ergiaren Euskal Erakundeari  (EEE) esker.
Baita ere irakasle eta fabrikante ezberdinetako teknikari ezberdinez osatutako foro edo lan-talde bat osatu da, beraien artean informazioa, ezagutza eta esperientzi ezberdinak partekatu ahal ditzaten.
Bukatzeko saioan, parte hartu duten pertsonak eskertu nahi genituzke eta bereziki jardunaldi hau posible izatea egin duten irakasleak.

Ekipoak eta instalazioak lagatzeko zerbitzua

2011/06/23 | Patxi Guardia

TKNIKAk bere ekipamenduak eta baliabideak, Lanbide Heziketako Zentroen eta bertako profesionalen eskura jartzen ditu, mailegu gisa eguneroko lanean erabil ditzaten.

MAIATZ SIMULFORM fem simulazioko konferentzia batean aurkeztuko da Italian

2011-06-02 | U. Ziarsolo

Tknika partaide izan den MAIATZ SIMULFORM Leonardo proiektu europarrara 6th ICFG Workshop on Process Simulation in Metalforming konferentzian aurkeztuko da Padovan( Italia).

2011ko proiektuen publikazioa

2011-05-26 |

Gaurtik eta ekainaren  10artean, 2011n abian jarriko diren 7 proiektuen zerrenda ikus dezakezue gure WEBean. Hauetako batean parte hartzeko prozesua ere azaltzen delarik.

Shell Eco Marathon – Lausitz 2011

Maitzak 26tik 28ra | Isidro Zaldua

Don Bosco, Mendizabala eta Miguel Altuna ikastetxeak Shell Eco Marathon 2011 Lausitz lehiaketan parte hartzen.

Metrologia:Romer beso eramangarria erabilgarria LHko ikastetxeentzat

2011-05-30 | U. Ziarsolo

Kontaktudun eta kontaktu gabeko neurketetarako Romer beso eramangarria eskuragarri dago hala eskatzen duten LHko zentroetan erabilia izan dadin

Ekipo honen erabilera Tknikako Berrikuntza Teknologikoa arloko Metrologia, kontaktudun eta kontaktu gabeko neurketa proiektuaren emaitzen barruan  kokatzen da

Aipatu Tknikako baliabideak 2011-2012  ikasturtean zehar izango du ibiltari izaera.

Erabilpenaren gaineko formazioa ekainak 6an hasiko da eta derrigorrezkoa izango da Besoa eskuratzeko.

Saiakuntza ez Suntsigarrien ikastaroa Elgoibar-ko MEKA GLHBI-n

2011/03/31 | Joxan Joubert

Tknika-ko “Ultrasoinu bidezko teknika berriak” proiketuaren transferentzia prozesuaren barruan, pasa den, martxoaren 15ean, Elgoibarko MEKA GLHBI institutuan, “Kalitatea Eraikuntza Metalikoetan” ikastaroa hasi da. Ikastaro hau, ikastetxearen inguruko langileei zuzendua dago, 45 orduko iraupena du eta Jose Luis Aperribai, bertako irakasleak zuzentzen du. Ikastaro hau, saiakuntza ez suntsitzaileak diren, lau ikuskatze metodoetan oinarritzen da: ikusmen ikuskatzea, likido sarkorrak, partikula magnetikoak, eta ultrasoinuak. Ikuskatze metodo hauen inguruan dauden gai desberdinak landuko dituzte ikastaroan, besteak beste: UNE-EN arauak, akatsak, ontzat edo txartzat emateko irizpedeak, instrukzio eta prozedura dokumentuak, eta azkenik praktika eta ariketa desberdinak. Jose Luis-ek azken urte hauetan, Tknika-ko Saiakuntza ez Suntsigarrien inguruko proiektu honetan parte hartu du, beste hiru irakaslerekin batera, eta bertan lau ikuskatze metodoetan aritzeko II-garren Maila lortu du. Ikastaro hau, gai honen inguruan emango duen lehena izando du.

TKNIKA, IHOBEren Ekoeraginkortasuna 2010 - 2014 Programan parte hartzen du.

2011/03/30 | M. Canellada

 

TKNIKA, IHOBEren Ekoeraginkortasuna 2010 - 2014 Programan parte hartzen du. Programa honetara dagoeneko Euskal Autonomia Erkidegoko 50 enpresa, erakunde, zentro teknologiko ... baino gehiago atxekitu dira.

Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan 2010-2014 Programaren helburu nagusia euskal enpresa-egitura iraunkorrago, berritzaileago eta eraginkorrago egitea da.

Tknika programa honetara atxekitu da ondorengo konpromezuarekin:
    * Urtero ingurumena hobetzeko jarduera bat egitea, Tknikako proiektu batzuetan inplizitoki dagoen helburua delarik.
    * Urtero, enpresak egindako ingurumen-jardueraren emaitzak jakinaraztea Ihoberi.
    * Egindako esperientzia zabaltzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko beste erakunde, ikastetxe edo enpresa batzuekin partekatzea.

Informazio gehiago Ihoberen web orrian:  .

Mantentze prediktiboko "Makinen hutsegite azterketa egiteko simulatzailea"ren martxan jartzea

2011ko otsailaren 28a | Joxan Joubert

Pasa den otsailaren 17an, orain gutxi erosi berria den, “makinen hutsegite azterketa egiteko simulatzailea” ekipamenduaren abian jartzea izan zen. Ekipamendu hau, “mantentze prediktibo tresnen aplikazio esperimentala” proiektuaren barruan kokatuta dago eta bertan erabiliko da praktika eta ezagutza desberdinen garapenerako. Makina honen bidez eta aukera desberdinek sortzen dituzten bibrazioen azterketaren ondoren, desorekak, ardatz oker, pitzadurak eta erredomenduetan, engranajeetan, uhaletan eta motorretan zenbait kalte aztertzen dira. Makina honetan edo Prediktibo Mantentze proiektuaren edozein gaietan interesa izan ezkero, mesedez gurekin kontaktuan jarri.

CAD CAM jardunaldi teknikoa

2011ko otsailaren 25a | Joxan Joubert

Pasa den asteartean, otsailak 22, CAD, CAM eta CAE aplikazioen inguruko jardunaldia izan zen TKNIKA-n. Lanbide Heziketako irakasleei bideratutako jardunaldi honek, aplikazio hauen distribuidore eta integratzaileen parte hartzea izan zuen eta empresa munduan diseinu ardurak dituzten bi adituena. Lehenak, cad, cam, cae eta plm aplikazioetan dauden berrikuntzetaz eta gaur egun bizi dugun ingurune aldakor honetan, malgutasunak, integrazioak, lagundu gabeko ekoizpenak, pertsonalizazioak, PMI informazioak, eta abarrek duten garantziaz aritu ziren. Industria enpresetako bi esperientziak produktuen diseinu eta garapen prozesuak aztertu zituzten, ekoiztu behar den horren estrategiko bereizmen eta funtzional azterketatik, ekoizpen eta jaulkipeneraino. Prozesu guzti honek honako gai hauek oso kontutan izan behar dituela azpimarratu zuten: integrazioa, ezagutza, lantaldean lan egiteko gaitasuna, produktu eta prozesuaren arteko zuzeneko erlazioa eta komunikazioa.

Tknika-tik jardunaldian parte hartu zenuten guztioi gure eskerrak eman nahi dizkizuegu eta bereziki ponentziak aurkeztu zituztenei.

Proiektu berrien proposamenak jasotzeko epea irekia

2011-01-31 | Jon Labaka

Tknikako Web bitartez eta martxoaren 4arte proiektu berrien proposamenak helarazteko epea irekitzen da.

EUSKOSKILLS ABIAN

2011-01-10 | Jon Labaka

Ikasturte honetarako aurreikusita dauden 14 skilletatik 8 ospatu dira jadanik, oso balorazio ona jaso dutelarik

NETALGAE proiektu europearra

2010/12/14 | M. Canellada

Mutrikuko institutoko Akuakulturako mintegia, Ikaslan Gipuzkoa eta Tknika, proiektu europear batetan parte hartzen ari dira, INTERREG proiektu batetan, NETALGAE izeneko proiektua. Proiektuko helburua itsas makroalgen sektorean sare garrantzitsu bat sortzea da.

Makrogalen industria Europearra beraien baliabide naturalen ustiapenean oinarritzen da.  Makroalgen munduko produkzioa (alga berde, gorri eta nabarrak barne) % 5,7a haunditzen da urtero; 2008an 14 tona sortu ziren harrapaketa eta akuakulturaren bidez.

Sare honekin lotura industrilak, komertzialak eta zientifikoak garatu nahi dira; eta kooperazio kultura bat bultzatu kideen artean: produktoreak, prozesatzaileak, teknologia hornitzaileak, ikerkuntza taldeak, gobernuak, ...

Ataza garrantzitsuenak:

1. Proiektua garatzen den guneetan, algekin zerikusia duten industrien azterketa.
2. Algen inguruko erregulazioen ebaluaketa, adminstrazio eta gestio sistemak barne.
3. Kudeaketa eta jasangarritasunarako praktika onen guida sortu.
4. Algen industria europearraren datubasearen garapena.
5. Algen industria europearraren portala sortu.

Alemaniako Lausitzeko Shell Eco Marathon lehiaketan aurre-inskripzioa

2010/11/26 | Isidro Zaldua
Shell Eco Marathon lehiaketan aurre-inskripzioa egiteko azken eguna urriak 30. Mendizabala, Miguel Altuna, I.M.H. Eta Don Bosco lanbide heziketako ikastetxeak aurre-inskripzioa egin dute.
 
Elgoibarreko I.M.H. – Prototipo mailan, energia iturria Eguzki fotovoltaikoa
Errenteriako Don Bosco – Prototipo mailan, Energia iturria Etanol eta Diesela.
Gazteizeko Mendizabala eta Bergarako Miguel Altuna – Urban Concept mailan, energia iturria hidrógenoa.
 
 
2011 urteko edizioarako, maiatza bukaeran, 290 aurre-inskripzio egin dira. 200 talderentzako lekua dagoenez bakarrik, fotovoltaiko eta diesel prototipoen aurre-inskripzioa atzera bota ditu Shell Eco Marathon batzorde antolatzaileak.
Lausitzerako txartela lortu ez duten taldeek proiektuarekin jarraituko dute urriko Solar Race de la Región de Murcia lehiaketan parte hartzeko.

Metrologiako Romer beso eramangarria eskuragarri LHko zentroentzat

2011-05-30 | Fabrikazio Mekanikoa Arloa

Kontaktudun eta kontaktu gabeko neurketetarako Romer beso eramangarria eskuragarri dago hala eskatzen duten LHko zentroetan erabilia izan dadin

Ekipo honen erabilera Tknikako Berrikuntza Teknologikoa arloko Metrologia, kontaktudun eta kontaktu gabeko neurketa proiektuaren emaitzen barruan  kokatzen da

Aipatu Tknikako baliabideak 2011-2012  ikasturtean zehar izango du ibiltari izaera.

Erabilpenaren gaineko formazioa ekainak 6an hasiko da eta derrigorrezkoa izango da Besoa eskuratzeko.

FORTECO urteroko bilera

2010/10/20 | Gaizka Lazarobaster

Pasaden Urriak 20-an Sevillako hiriburuan, urteroko FORTECO (Formakuntza tekniko koordinatua) bilera orokarra buruta da. Bertan alde batetik empresa ezberdinetako formakutza arduradunak parte hartu dute eta beste alde batetik komunitate ezberdinetako formakutza koordinatzaileak. Urteroko bilera hontan, empresarien aldetik komunitate ezberdinei ikastaro kopuru bat ezkeintzen zaie eta gero komunitate bakoitzak beraientzat interesgarrienak diren ikastaroak aukeratzen dituzte. Ikastaro hauetan jasotako material eta ezagutza, hasiera batean komunitate  bakoitzeko irakaslegoari zabaltzea da helburua nagusia, ondoren ezagutza hau gure ikaslego guztiari kalitatez zabaldu ahal izateko.

Ekintza honek badaramatza hogeita hamar bat urte martxan Alemanian. Bosch empresak estatu mailan martxan jartzeko ahalegin guztiak egin ditu eta lau bat urte izango dira estatu maila martxan jarri zenetik. Esan beharra dago bertan jasotako emaitzak benetan onak izaten hari direla. Ez dugu ahaztu behar Euskal erkidegoak ere apustu zendoa egin zuela ekintza hau martxan jartzeko orduan, Bosch, Mercedes, Galizia eta Madril-go komunitateekin batera. Gutxinaka empresa eta komunitate gehiago gehitzen joan dira urteak pasa ala eta jada gaur egun empresa eta komunitate gehienak bertan parte hartzen daude.

2011ko Lausitz-eko lehiaketan parte hartzeko Tknikan garatutako kotxeen eskaera egiteko epea zabaldu da.

2010/10/15 | Isidro Zaldua
Tknikan garatu den “Shell Eco Marathon” proiektuari jarraipena emateko eta azken Innotk -ean azaldu zen bezala, Lausitz-en parte hartu ahal izateko, Tknikako “prototipo” eta “urban concept” kotxeak eskatu ahal izateko epea ireki da. 
“Shell Eco Marathon” proiektuari buruz informazio gehiago jakin nahi ezkero, Lausitz-eko lehiaketaren ezaugarri eta araudiak, kotxe bakoitzaren ezaugarriak, proiektuan landutako atalak, edo lagapen arauak,  Innotk-ko azalpenean aurkitu dezakezu informazio guztia helbide honetan: Innotk aurkezpena.
Eskariak jasotzeko azken eguna urriak 22 izango da, eguerdiko 12:00 ak baino lehenago. Kotxearen eskaria egiteko Tknikako web orrialdean zintzilikaturik dagoen formularioa bete beharra dago: Formularioa.
Ikastetxeen aukeraketa, jasotzen diren eskarien arabera, ikastetxeak kotxean ezarriko dituen berrikuntzen arabera eta enpresa edo entitate kolaboratzaileen arabera izango da. Kontutan izan behar da, ordezko energiak direla Tknikaren ildo estrategikoa nagusia. Tknika jarriko da eskaria egin duenarekin kontaktuan ahalik eta azkarren. 
Galdera edo dudaren bat izanez gero Isidro-kin kontaktuan jarri, email: izaldua@tknika.net edo telf.: 688880950 .

Don Bosco ikastetxeak "2010 Solar Race Región de Murcia" parte hartu du

Urriak 2010 | Isidro Zaldua
Don Bosco ikastetxeko, automozio departamenduko Iñaki Retegi eta Zigor Beloki, lau ikasleekin batera, “Solar Race Región de Murcia” lehiaketan parte hartu dute, Tknikako diesel eta fotovoltaiko prototipo kotxeekin. 
 
“ARGEM Agencia de Gestión de Energia de la Región de Murcia” antolatutako “Solar Race Región de Murcia” lehiaketaren lehendabiziko edizioa izan da. Nahiz eta aurtengo edizioan erregai fosilak erabiltzen dituen prototipo eta kotxeak izan lehiaketan, bere helburua energia berriztagarriak erabiltzen dituen kotxeen lehiaketa izan nahi du. Ahalik eta energia gutxien kontsumiturik kilometro gehien egitea da lehiaketaren helburua.
 
Lehendabiziko edizioa izateko parte hartzea handia izan da, 22 talde, lanbide heziketako eta unibertsitateko taldeak izan dira, Asturiako, Murtziako, Cartagenako, Valentziako, Frantziako Nogaroko lanbide heziketako taldea eta Euskadikoek parte hartu dute.
 
Lehiaketako irabazleak Valentziako unibertsitatea, hidrogenozko kotxearekin, 1630km/l egin ditu, eta Nogaroko Lanbide Heziketako taldea fotovoltaiko atalean, 6.18 Wh/km. behar izan ditu. 
 
Don Bosco ikastetxeko irakasle-ikasleek oso lan ona egin dute eta hurrengo urtean berriz parte hartzeko gogoz eta hobetzeko asmoz daude.

EEBBetako Delegatuen Bisita.

2010-10-07 | Jon Labaka

EEBBetako SMC Training enpresako delegatuen bisita jaso dugu urriaren 7an.

TKNIKAREN PARTE HARTZEA II. ECO-RALLYE VASCO NAVARRO-an

2010eko Uztailaren 16-17 | M. Canellada

Pasa den Uztailaren 16-17-an Tknikak bigarrengo aldiz parte hartu zuen auto froga honetan. Bertan erregulartasuna eta erregaiaren kontsumo baxua saritzen ziren. Real Automovil Club Vasco Navarrok, Gipuzkoa, Araba, Errioxa, Soria eta Burgosko errepideetatik antolatu zuen.
 
Parte hartzearen helburua, errepidean, motore hibridoak dituzten ibilgailuen portaera aztertzea zen,  Tknikak garatzen duen “Motore Hibridoak” proiektuaren parte bat delarik. Taldea hiru ibilgailu hibridok osatzen zuten: Donostiako Honda Tecnocar-ek utzitako Honda CRZ bat eta Honda Insight bat eta Pasaiako Euskoautok utzitako Toyota Prius bat.
 
Froga bi etapatan banatutako 524 kilometrotako ibilbide batek osatzen zuen. 120Km-tako tarte kontrolatuekin non batezbeste 50km/h abiadura egin beharra zegoen, gehiegizko eta gutxieneko abiadurak penalizatzen zutelarik. Beste oinarrizko faktorea erregaiaren kontsumoa zen.  
 
Tknikako ekipoko Gaizka Lazarobaster eta Jose Angel Ayucar-ek hirugarren postua lortu zuten azken klasifikazioan, Toyota Prius auto hibridoarekin. Frogaren irabazleak Txema Foronda – Pilar Rodas tandema izan zen, baita ere Toyota Prius batekin.
Klasifikazio osoa ikusteko sakatu hemen.
 
Gaizkak eta Jose Angelek kontsumoan laugarren erregistro hoberena lortu zuten, lortutako batezbesteko kontsumoa 4l/100 km baino baxuagoa zelarik. Kategoria honetan irabazlea Samuel Hunterrek gidatutako Tesla izan zen, motore elektrikoa duen autoa.
 
Experientziak motore hibridoen errendimenduaren inguruan ondorio garrantzitsuak ateratzen lagundu digu, eta kondukzio ekonomikoaren inguruan ezagutzak lortzen eta experimentatzen.


 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900