Lanbide-heziketako sektoreetako lanbide-arloak askotarikoak dira eta bakoitzak oso premia espezifikoak ditu. Tknikak ikasle gehien dituzten adarretako proiektuak garatu ditu, betiere gainerakoak bazter utzi gabe.
Lan-ildo honetan, aurreko lan-ildoetan bildu ezin diren proiektu teknologiko guztiak hartzen dira aintzat: arte grafikoen adarreko proiektuak, zura eta altzariaren adarrekoak, akuikulturaren adarrekoak, etab.
Aribideko proiektuak:
- Zurezko altzarien diseinua.
- Teknika bioteknologikoak
- Karbono zuntzezko piezak diseinatzea, fabrikatzea eta balidatzea
- Zura eta zurezko produktuak ezaugarritzearen eta merkaturatzearen arloko espezialisten prestakuntza
Amaitutako proiektuak:
- Arte Grafikoetako tekniken garapena: Aurreinprimaketa digitala, Kolorearen estandarizazioa eta Ekipamenduen linealizazioa.
- Akuikultura. Angula - Angila
- Elektromedikuntza: Elektromedikuntza-teknikariaren prestakuntzaren azterketa eta garapena. (EAEn Elektromedikuntzako Heziketa Zikloak ezartzea).
- Akuikultura. Akuikulturako Birzirkulazio Sistema Adimentsua.