Intranet
  
 
Berriak

Telebistaren Teknologia Definizio Handian eta Hiru Dimentsioetan (HD-3D)

2012/06/04 - 05 | Tknika |

Dagoeneko HD3D proiektuaren material didaktikoak bukatu ditugu eta zure eskuetan jartzeko antolatu dugu transferentzia ikastaror hau.

 

Ikastaroak 20 ordu ez presentzialak eta beste 8 ordu presentzialak, lau orduko bi egunetan banatutak, izango ditu. Bi jardunaldi hauetan ikastaroko praktikak egingo dira. Praktika hauek ondo bete ahal izateko, on-line ikastaroa egin behar da lehen edo bertan azaltzen diren ezaguerak eduki.

Ikastaroa: Mantentze Prediktiboaren teknika eta aplikazio eremuak.

2012/04/26 | TKNIKA |

Datorren maiatzaren 22, 23 eta 24an eta Tknikako “Prediktibo erreminten aplikazio esperimentala” proiektuaren barnean transferentzia ikastaro bat antolatu da. Ikastaro honen helburua proiektuan landutako gaien transferentzia egitea da, prediktiboko teknika ezberdinak ezagutuz eta bakoitzaren erabilpen eremua zehazteko gai izanez.

IKASTAROAREN EDUKINA:

Mantentze estrategia ezberdinak: Zuzentzaile, prebentibo, prediktibo eta proaktiboa.

Prediktibo mantentzeari lotutako teknikak.

Ardatzen lerrokatzea. Erloju konparatzaile eta laser bidezko zuzenketa.

Bibrazioak: Egoera eta arazoaren arabera makinek kanporatutako seinaleak, bibrazioen erabilpena eta joerak, erresonantzia, sentsoreak, magnitude eta unitateak, jasotako seinalearen tratamendua, espektroa, orbitaren analisia, erresonantzia azterketa, “envelope” analisia.

Bibrazio analisirako softwarearen erabilpena: TREND LINE softwarearen erabilpenerako oinarriak.

Orekatze ariketak: Plano bateko orekatze lana, plano bi dituen sistemen orekatze ariketa.

Errodamentuen analisia: Errodamentuaren azterketa, kalteen analisia: barne pista, kanpoko pista, elementu birakorra. Espektroaren analisia, alboetako bandak, armonikoak. Unitate aukeraketa.

Uhalen analisia: Uhalen lan ezaugarriak, uhala kaltetu baten emaitzen analisia.

Engranaien analisia: Engranajedun sistema baten aldagaiak, engranajeen esprektroaren analisian kontutan izan beharrekoak

Termografia: Erabilpen eremuak eta teknika, termografiari lotutako software-aren erabilpena. 

Olioen analisia: Erabilpen aukerak, neurtutako aldagaiak eta emaitzen azterketa.

Ultrasoinuak: Teknikaren erabilpen aukerak, aparatuaren osagarrien erabilpena.

IRAKASLEAK: Tknika-ko proiektu honetan parte hartu duten irakasleak: Rubén Guenetxea, Jon Andoni Torquemada, Alex Basterretxea y Ricardo Martin.


DATAK: 2012ko maiatzaren 22, 23 eta 24. ORDU KOPURUA: 16.5 ordu.

ORDUTEGIA: 9.00tik 14.30tara

LEKUA: TKNIKA (Zamalbide auzoa z/g; 20100 ERRENTERIA, Gipuzkoa). Ikastaroaren arduraduna: Jose Antonio Joubert.

Geotermiari buruzko Hobetuz ikastaroa

2012/04/16 eta 2012/05/21 |

Tknikan landu dugun azaleko geotermiari buruzko proiektutik eratorriak, Hobetuz-eko 2

ikastaro proposatzen dira 30 orduko iraupenarekin:


CAE NX aurreratua ikastaroa

2012 Martxoak 20, 21, 22, 26, 27,28 | Daniel Aguayo Suárez | imh (elgoibar) | Autocad gelan

Datorren martxoak 21ean NX CAE Aurreratua ikastaroa hasiko da.

Ikastaroa Elgoibarko Imh-n burutuko da goizeko 8:30etatik - 13:30etara

Kurtsoan parte hartzeko CAE NXeko oinarrizko ezagupenak beharrezkoak dira.

Plaza mugatuak

Izen emateak HEMEN

Beroko forjako prozesuen simulazioa FEM erabiliz

2012/01/12 | Iñaki Perez-Tecnalia | TKNIKA | Nafarroa gela

 

 Elementu finitu bidezko simulazio ikastaroa, beroko forjako prozesuetara aplikatuta Forge softwarea erabiliz.

16 orduko iraupean izango du, 4 orduko 4 saiotan banatua.

Aire konprimituaren Instalazioetako Efizientzia energetikoari buruzko Formazio Saioa

2011/11/10 | Tknika | SMC

Aire konprimituaren Instalazioetako Efizientzia energetikoari buruzko Formazio Saioa

Transferentzia jardunaldia. Automobilaren hibridazioa: ADA 307 Maketa didaktikoa.

2011/09/29 | G. Lazarobaster, J. L. Pérez, J. Beristain | TKNIKA (Zamalbide auzoa z/g, 20100 ERRENTERIA, Gipuzkoa) | Alecop gela

Tknikak Alecop-ekin batera, "Motore Hibridoak" proiektuaren barne, ibilgailu hibridoen ikasketarako ekipamendu didaktiko bat garatu du. Ekipamenduaren helburua ikasleak teknologia hau ulertzea da.

Datorren Irailaren 29an, Tknikan, ekipamendu didaktiko honen inguruko ikastaro bat egongo da. Ikastaroa Automozio familiko irakaslegoari zuzenduta egongo da, lehentasuna izango dutelarik elektrizitate-elektronika eta motor termikoa eta sistema osagarriak.

GIDOIA:

9h00-11h00  Teoria:

   - Ibilgailu hibridoen inguruko kontzeptuak.

   - Maketa didaktikoaren aurkezpena: erabiltzailearen manuala.

11h00-11h30 Etenaldia / kafea
11h30 – 14h00 Praktikak:
   - Hibridazioa
   - Motoreak
   - Tentsio altuko bateriak

14h00 - 15h30 Etenaldia / bazkaria
15h30 – 17h30 Praktikak:
  - Konbertsorea/ Inbertsorea
  - Ziklo konbinatuko faseak

17h30 Amaiera

IZEN EMATEA:

Jardunaldian aurreinskripzioa egiteko ondorengo inprimakia bete behar da: aurreinskripzio inprimakia.

Betetzen den inprimakia aurreinskripzio bat da. E-mail bidez jakinaraziko da egoera: onartuta/baztertuta. Ikastaroan onartuta dauden pertsonak beraien izen ematea konfirmatu beharko dute jasoko duten e-mailaren bitartez.

Aurreinskripziorako epea: 2011ko irailak 26, astelehena.
Kopurua: gehienez 25 pertsona onartuko dira. Eskaera gehiago egongo balira, banan banaka egoera aztertuko da.

Izen emate baldintzak: Ikastaro honetan izen emateko "automozio" familiako irakaslea izan behar da eta ondorengo irizpideak jarraituko dira:

-   Elektrizitate-elektronika eta motor termiko eta sistema osagarriak gaiak irakasten daudenak lehentasuna izango dute.
-   Zentru bakoitzeko irakasle baten partehartzea kontutan hartuko da.
-   Izen ematearen ordena kontutan hartuko da.

Ikastaroa: Analista de Vibraciones - Cat.1

2011/05/26 | Joxan Joubert | Tknika |

Maiatzaren 30ean hasi eta ekainaren 3ra bitarte, Eibarko  Armeria Eskolan “Analista de Vibraciones. Categoria 1” ikastaroa izango da. Ikastaro hau, Tknikako “Prediktibo Erreminten Aplikazio Esperimentala” proiektuaren barnean kokatzen da, 32 orduko iraupena du eta 5 egun hauetan jarraian izango da. Ikastaro honen ondoren eta lortutako ezagutzen azterketa bat medio, 8 parte-hartzaileek, ISO 18436-2 arauaren arabera, bibrazioen analisian 1go maila zertifikazioa lortu ahal izango dute.

Ikastaro honen helburu nagusia, prediktibo mantenuarekin zerikusia duten, ezagutza maila altua lortzea da, batetik proiektuaren helburuetako bati erantzuteko eta bestetik, proiektu bukaerako transferentzi fasean zabaldu ahal izateko.

GEOTERMIARI BURUZKO TRANSFERENTZIA JARDUNALDIA

2011/06/13 | TKNIKA |

Deskribapena:

Ebentu honetan proposatzen den transferentzia jardunaldiaren helburu nagusia, proiektuan lortu ditugun emaitzak aurkeztea da. Azaleko geotermiaren funtzionamendu printzipioak aztertzen eta teknologia honek etxebizitzetako beste teknologiekin  duen integrazio ahalmena frogatzen saiatuko gara. Horretarako lurrazaleko geotermia eta eguzkindarraren bidez ur hotza ekoizten duen sistema, instalazio berean uztartu dugu.

Kontagailu elektronikoak eta Urritiko kudeaketa (Smart Grid)

2011/06/07 | Iñigo Bilbao eta Aritz Milicua | EPS Mondragon (Arrasate) |

Deskribapena


Ekintza honen helburu nagusia proiektu honen izan ditugun emaitzak aurkeztea da, sare elektrikoaren gaurko egoera eta bere eboluzioa sare adimendurantz ezagutzan datza. Sareko adimena ematen duten elementuak: ekipo elektroniko aurreratuak, haien arteko komunikazioak, automatizazioa, diseinua eta sareko mantenua, neurketa eta bukaerako bezeroarekiko interfazea.
Egoera honen aurrean, eta lehenengo fasea, kontsumitutako energiaren kontrolean oinarrituta, denbora gutxitan, bizpahiru urte, enpresa ertainek eta txikiek kontagailu arruntak kontagailu elektronikoaz trukatzeko lan karga handia izango dute. Honek prestakuntza behar berriak ekarriko ditu eta lanbide heziketako zentroak erantzuna eman beharko dute. Proiektu honen bitartez   lanbide heziketako zentroei laguntza eskaintzen zaie beraien kurrikulumak moldatzeko lehenengo fase hotetan.

Deialdia

Data: 2011ko ekainak 7
Lekua:  Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa (Arrasate)
(10. eraikuntza, Gela 11M)
Ordua: 9:00 - 13:30 (4 ordu)

 

Transferentzia jardunaldiak: Parke eoliko eta aerosorgailuen mantentze-lanak

16/05/2011 | Energia Berriztagarrien taldea – Eolikoa | Tknika |

Lanbide Heziketako ikastetxeei bideratutako CAD-CAM jardunaldi teknikoa.

2011ko Otsailaren 22-a | TKNIKA | Euskal Herria Aretoa

Prediktibo Mantenurako Erramintak. Aplikazio, Teknika eta Interpretazioa.

2010/11/18 | Gorka Carrasco (Predictove) | TKNIKA |

Nori zuzendua: "Instalazioak eta Mantenua" familiaren zikloetako irakaslegoa (I.T. edo B.I.)

Hizkuntza: Gaztelaniaz

Hasiera data:: 2010/11/18

Bukaera data: 2011/02/10

Iraupena: 45 ordu

Ikastaro egunak: Ostegunak (2010eko Azaroaren 18tik 2011ko Otsailaren 10era)

Ordutegia: 9.30 - 14.30

Lugar: Tknika

 


Agenda
<< 2012ko Maiatzaren 21a >>
2930 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31 12

 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900