Errendimendu handiko mekanizazio-prozesuak. Mantentze-lanetarako prototipoa. Mekanizazio-prozesu konbinatuak. Estanpaziorako erreminten optimizazioa. Mikrofabrikazioa. Metrologia.
Industriaren alorrean, fabrikazio mekanikoa aipatzen dugunean hainbat teknologia baliatzen dituzten prozesuak adierazten ditugu, betiere fabrikazio mekanikoaren kontzeptua motz gelditu dela onartuta. Teknologien integrazioa orokortuta dago eta teknologia guztietan garatu eta aplikatzen dira berrikuntza- eta ikerketa-ildo garrantzitsuak.
Gaur egun, enpresek merkatuak eskatzen dituen produktuen eta prozesuen konplexutasunari egin behar diote aurre; makineriaren bilakaerak prozesu berriak gauzatzea ahalbidetzen du; material berriek orain arte jorratu ez diren bideak zabaltzen dituzte; eta kalitatea bermatzeko premiak hainbat irtenbide eskatzen du.
Aurrerapen teknologiko horiek guztiek lan egiteko modu desberdinak eskatzen dituzten kontzeptuzko aldaketak dakartzate.
Tknikan lanbide-heziketan kontzeptu berriak eta teknologia berriak txertatzea bultzatzen da. Horretarako, industriak, zentro teknologikoek eta unibertsitateek garatutako berrikuntzekin bat egiten duten proiektuak garatzen ditu.
Aribideko proiektuak:
- Micromanufacturing
- Forjaketa prozesuen (beroko eta erdiberoko) modelizazioa analisi numerikorako
- Lotura sistemak
- Mantentze prediktibo tresnen aplikazio esperimentala
- FEM CAE simulazioa fabrikazio mekanikoko prozesuetan