Metalezko produktuen fabrikazioaren eremua egunero gure inguruan ikus ditzakegun tresna, ekipo, makina, garraiobide, instalazio eta abarren kopuru handia bezain zabala da.
Egungo industria-agertokian, EAEko enpresak gero eta balio erantsi handiagoko produktu eta prozesuak integratze aldera egiten ari dira. Testuinguru horretan, eraikuntza metalikoetako (galdaragintza eta soldadura) enpresa txiki eta ertainak eta soldadura-prozesuak barne hartzen dituzten ekipo-ondasunak egiten dituzten enpresak era horretako produktu eta prozesuak eta gero eta eskakizun-maila handiagoko inguruneetan eskatzen den kalitatea bermatzen duten lan egiteko nahiz kudeatzeko moduak ezartzearen alde egiten ari dira.
Tknikakook, Galdaragintza eta Soldadurako nahiz Metal Eraikuntzetako zikloak ematen dituzten EAEko lanbide-heziketako zentroekin koordinatuta, erronka berri horiei erantzun nahi diegu, teknologia eta lan egiteko modu berriak hartu eta ikastea ahalbidetzen duten proiektuak garatuz, ondoren zentroetara (irakasle eta ikasleak) eta haien bitartez enpresetara transferitzeko.
Amaitutako proiektuak:
- Multiprozesaketako soldadura robotizatua.
- Soldaduraren arloan saiakuntza ez suntsitzaileko teknikak txertatzea.
- Plasma bidezko soldadura eta Proiekzio termikoa.