Intranet
  
 
Telekomunikazioak

Gure egungo bizimodua kontuan izanik, ezin uka daiteke telekomunikazioek garrantzi handia dutela. Era berean, teknologiek eta gailuek bat eginda telekomunikazioak etengabe aldatzen dira, eta erabiltzaile eta teknikariek etengabe eguneratu behar izaten dugu.

Lan-ildo honen bitartez, lan hori erraztu nahi diegu LHko irakasle eta ikasleei, guztiz eguneratuta egon daitezen eta prestakuntza efizienteagoa lor dezaten.

Gauzatzen ditugun proiektuak xede dugun berrikuntza lortzeko tresna dira; izan ere, proiektu horien bitartez lortutako esperientziak hezkuntza-komunitatera transferitzen dira eta material didaktiko eta metodologiko berriak sortzen dira denbora laburrean.

Halaber, Tknika teknologia horien erabileran erreferentzia izatea nahi dugu.

Hona hemen amaitu ditugun proiektuak:

  • IP telefonia.
  • LTDko emisio-goiburuak.
  • IP konbergentzia.
  • ICT prestakuntza-soluzioa (LTD eta Satelite Antenak eta banaketa).

Eta gaur egun honako honetan dihardugu:

  • Bereizmen handiko eta 3D telebistako teknologia berriei buruzko prestakuntza-soluzioa.

Hainbat ekipamendu garatu dugu Internet bidez zentroen eskura jartzeko:

  • Laborategiko IP telefonia-zerbitzua.
  • Urruneko LTDko emisio-laborategia.

 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900