Intranet
  
 
Telebistako teknologia berriei buruzko prestakuntza-soluzioa. Bereizmen handia eta 3D

Azkenaldian, telebistaren mundua izugarri azkar aldatzen ari dela ikusten ari gara. Sistemari dagokionez, sistema analogikotik digitalera (LTD) pasatzearekin batera hasi zen aldaketa; hargailuei dagokienez, berriz, bilakaera etengabea da Katodo Izpien Hodien (KID) ordez LCD edo plasma motako pantailak erabiltzen hasi zirenetik. Orain, Bereizmen Handiaren eta Hiru Dimentsioen txanda da. Hortaz, irakasleek informazio eguneratua eduki behar dute, ikasleek ulertzeko modukoa eta egungo formatuetan.

Horregatik, proiektu honetan diziplina hauen irakaskuntzan diharduten irakasle guztientzat beharrezkoa den informazioa hedatzeko helburua hartu da aintzat. Informazio hori, jakina, gurean dauzkagun eta zentroetan gero eta gehiago erabiltzen diren eLearning sistema berritzaileak baliatuz landuko da, hau da, Moodle baliatuz. Horri esker, irakasleek material guztia beren plataformetan txertatu ahal izango dute, eta beren premien arabera pertsonalizatu.

Hona hemen proiektuan parte hartzen duten zentro eta irakasleak: IEFPS Nicolas Larburu GLHBI - Emilio Jesús Cartón Rojo, IES Andra Mari BHI – Iñaki Aizpuru Gumuzio, CPES Txorierri S. Coop BHIP - Jokin Goioaga Ayarza.

Era berean, aditzera eman behar dugu honako enpresa hauek gurekin lankidetzan aritzeko prest daudela: Cabelec, Xpertia, Mirage, Vicomtech eta CEIT

Proiektu hau 2010-11 eta 2011-12 ikasturteetan egingo da.

 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900