Intranet
  
 
IP telefonia

Teknologia hori asko hedatzen ari denez gero, eta IP telefonia telefonia-moduluko ibilbide didaktikoan kokatu ondoren, irakasleei gai hori ikasgelan lantzeko behar duten prestakuntza eman nahi izan genien. Era berean, hainbat unitate didaktiko proposatu genien, jakintza horiek curriculumean txertatzeko lana erraztearren.

Proiektu horretan, teknologia horren aukerak arakatu genituen; izan ere, betiko telefoniaren zerbitzu guztiak sare informatikoan (hariduna eta haririk gabea –WiFI-) garatzeko aukera ematen digu; horri esker, zerbitzu aurreratuenen arkitektura garestiak (dei-zentroak) sinplifikatu egiten dira; gainera, programa informatikoak telefoniarekin bat eginez, zerbitzu berri ugari izateko aukera sortzen zaigu.  

Hona hemen proiektu honetan parte hartu zuten zentro eta irakasle laguntzaileak:  IEFPS Mendizabala GLHBI – Joseba Arrieta Basterra, IEFPS Bidasoa GLHBI - Luzio Egiguren Ganboa , IEFPS Armeria Eskola GLHBI – Aitor Arizmendiarrieta Alberdi.

Era berean, 3Com enpresaren lankidetza eta laguntza izan genituen.

Lan horien emaitza gisa, hainbat unitate didaktiko egin genuen, baita gida bat ere, ikasgelan ezartzeko, ekipamendu-proposamen batekin batera. Era berean, irakasleei prestakuntza eman genien; eta internet bidez (PBXLab) erabiltzeko laguntza-ekipo telefoniko bat jarri genuen irakasle eta ikasleen eskura.

Proiektua 2004-05 eta 2006-2007 ikasturteetan egin zen.

 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900