Proiektuaren helburu nagusia honako hauei gaikuntza eta zerbitzua ematea da: Eraikin- eta prozesu-instalazioak muntatu eta mantentzea, Industria-tresneriaren mantentzea, eta Hozteko, girotzeko eta berotzeko instalazioak muntatu eta mantentzea izeneko prestakuntza-zikloak ematen dituzten LHko zentroei, proiektuarekin zerikusia duten irakasgaiak ematen dituzten prestakuntza-zentro guztiei eta sektoreko enpresei.
Proiektuak hiru urtez iraun zuen. Denbora-tarte hartan unitate didaktikoak egin genituen, baita eguzki-instalazio termikoak muntatu, mantendu eta abian jartzeko praktiketarako lantegi bat ere. FACTOR 4 enpresaren laguntza izan genuen. Hainbat ikastaro eman zigun eta hainbat instalazio errealetara joan ginen. Lantegia muntatzeaz ACSolarXXI enpresa arduratu zen. JUNKERS enpresak, berriz, hainbat prestakuntza-saio eman zigun.
Proiektua amaitutakoan, 35 orduko bi prestakuntza egin ziren, bat Bizkaian eta bestea Gipuzkoan, EAEko LHko irakasleentzat.
Hona hemen proiektu honetan parte hartu zuten zentroak: IEFPS SAN JORGE- Iñaki Barona y IEFPS USURBIL- Xabier Esteban.
Irakasle ohi baten eta Electrónica Inziarte enpresaren laguntza ere izan genuen.
Proiektua 2006ko irailean hasi eta 2009ko uztailean amaitu zen.
Gaur egun, sortutako materialak Tknikan eskura daitezke.