Intranet
  
 
TknikaINNOVA-Internazionala

“TknikaINNOVA” berrikuntza-kudeaketaren eredua Europako beste hainbat eskualdetara —proiektuarekiko interesa agertu duten eskualdeetara, hain zuzen ere— esportatzeko helburua duen nazioarteko proiektua.

Proiektu hori egiteko, honako fase hauek gauzatu behar dira:

  • “TknikaINNOVA” ereduarekiko interesa duten Europako kideen sarea konfiguratzea.
  • Parte-hartzen duten eskualdeen hezkuntza-, produkzio- eta erakunde-alorreko sistemei eta berrikuntza-sistemei buruzko azterlan bat egitea.
  • “Lan-talde traktoreak” sortzea eta talde horietako kideak prestatzea parte hartzen duen eskualde bakoitzean.
  • “TknikaINNOVA” eredua eskualde bakoitzera egokitzea. Azterlanaren emaitzak kontuan izanik.
  • Eredua ezartzea.
  • Ezarpenaren ebaluazioa.
  • Proiektuan parte hartzen duten eskualdeekin nazioarteko sare bat sortzea.


Buruzagitza: Tknikako Kudeaketako Berrikuntzaren arloa
Proiektuaren hasierako lan-taldea: Tknikako nazioarteko kudeaketaren dinamizatzailea eta arlo-koordinatzaileak. Nazioarteko kideen taldea konfiguratzen ari dira
Iraupena: 2010-2013

 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900