EGINKIZUNA
Berrikuntza EAEko lanbide-heziketaren ardatz bihurtzea, ikaskuntzako ingurune eta prozesu berrietan aurrera egitea eta ideia bat edo teknologia bat sortzen denetik gizarteak etekina ateratzen dion arte sortzen den konpetentzia-arraila murriztea.
Kudeaketa, Prestakuntza, Teknologia eta IKTak – e-Learninga arloetan produktu eta zerbitzu berritzaileak teknologikoki zainduz, diseinatuz, garatuz, ezarriz eta lanbide-heziketako zentroetara eta handik enpresa-sektorera transferituz.
Lankidetzarako aukera eta enpresekin, unibertsitateko ikerketa-departamentuekin eta zentro teknologikoekin aliantzak egiteko aukera biltzen dituen dinamikaren bitartez, sareak osatzea, talde-lana eta sormena sustatuz.
IKUSPEGIA
Europako erreferentea izatea lanbide-heziketako zentroen bitartez enpresa-sarera jakintzen transferentzia kapilarra egiteko jardunbide aurreratuen aplikazioan.
ESTRATEGIAK
- Berrikuntza teknologikoko prozesuak bultzatzea, lanbide-heziketa lehiakorragoa lortzeko.
- Informazioaren eta teknologia berrien gizartea sustatzea, EAEko LHko zentroekin lankidetzan jardunez, herrialderik aurreratuenetatik ikasteko eta lankidetzako ikaskuntzan aurrera egiteko.
- Kudeaketan berrikuntza txertatzeko prozesuak bultzatzea, zentroetan egitura malguagoak, dinamikoagoak eta partaidetza handiagokoak lortzeko, betiere lankidetzan, konfiantzan, autonomian eta lan-taldeak kudeatzeko gaitasunean oinarrituta.
- e-learning prestakuntza-ikastaroak garatzea.
- Lanbide-heziketa birtuala bultzatzea.
- LHko zentroek egiten dituzten enpresak sortzeko proiektuak koordinatzea eta ekintzailetza-ekimenen sustapenean eta ekimen horietarako laguntzan inplikatuta dauden bestelako erakundeekin lankidetzan aritzea.
- Berrikuntza teknologikoari buruzko prestakuntza eskaini eta ematea, eta teknologia berriei buruzko aholkuak ematea Europako LHko zentroetako irakasleei.
- Lanbide-heziketako zentroetan eragin handia izango duten nazio- nahiz nazioarte-eremuko proiektuei heltzea.
- “TknikaINNOVA” berrikuntza-kudeaketaren eredua garatzea, I+G+b-ari buruzko arauan (UNE 166002) bildutako eskakizunak betez eta kudeaketa bikainaren printzipioak txertatuz.
- Berrikuntza-proiektuen emaitzak LHko zentro guztiei eta haien bitartez enpresei eta oro har gizarteari efizientziaz eta eraginkortasunez transferituko zaizkiela ziurtatzea.
LAN EREDUA
Kontuan izanik gaur egun zientziak, teknologiak eta jakintzak gero eta azkarrago egiten dutela aurrera, zentro-sarearen eta enpresen arteko lankidetza-premia are nabarmenagoa da.
Tknikak partaidetzazko, sormenezko eta lankidetzazko irakaskuntza bultzatzen du; eredu hori, berriz, azken ikuskera metodologikoetan eta teknologiarik aurreratuenen erabileran oinarritzen da, lan-eremuan beharrezkoa den goi-mailako kualifikazioaren eskaerari behar bezala erantzutearren.
Tknikaren helburua aldaketa teknologikoek dakarten erronkari erantzutea da, betiere irakaskuntza- eta ikaskuntza-metodoak aldaketa horiei begira eguneratuz, gure enpresek profesionalik onenak izan ditzaten, gero eta lehiakorragoa eta globalagoa den ingurunean.

ORGANIGRAMA
Tknikak antolakuntza aurreratu, dinamiko eta malguko eredua du; horri dagokionez, aliantzak sortzea eta proiektuen zuzendaritza errazten du, nola nazio-eremuan hala nazioartekoan.
Organigrama formala:

Funtzionamendu-organigrama:
