Proiektu honen bitartez, zentroek berrikuntza-proiektuen garapenean dituzten konpetentziak hobetu nahi dira. Ekintza eta prestakuntza ardatz dituen programa baten bitartez, parte hartzen duten zentroek beren berrikuntza-kudeaketaren diagnostikoa egin ahal izango dute, baita zaintza-prozesu bat ezarri, sormenezko teknikak erabiliz proiektu-ideiak aukeratu eta garatu, berrikuntza-proiektuen plangintza egiteko eta proiektu horiek garatzeko prozesu bat diseinatu eta emaitzak eraginkortasunez transferitzea bermatu ere.
Proiektuaren azken emaitza gisa, honako hauek lortuko dira:
- Lanbide-heziketako zentroetan berrikuntza kudeatzeari buruzko eskuliburu bat
- Transferentzia-plan bat
Buruzagitza: Tknikako Kudeaketako Berrikuntzaren arloa
Proiektu-taldea: Tknikako teknologiaren, prestakuntzaren eta kudeaketaren arloetako koordinatzaileak
Iraupena: 2009-2011