Kontaktua

 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g

 20100 Errenteria (Gipuzkoa)

 Telef.: 943 08 29 00

 Faxa: 943 08 29 11

 GPS koordenadak: N 43º 17' 29" W 1º 53' 58"

 info@tknika.net | Bixita eskaerak hemen |

 Iradokizun buzoia

 Legezko oharra

EAEko Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroa

Tknika Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak bultzatutako zentroa da.

 

Ardatz nagusitzat berrikuntza izanik, Tknikak EAEko lanbide-heziketa Europako abangoardian kokatzea lortzeko helburuz egiten du lan egunero.

Sare-lanaren bitartez eta lanbide-heziketako irakasleen inplikazioari esker, munduko eredurik aurreratuenak erreferentetzat dituen zentro honek teknologiaren, prestakuntzaren eta kudeaketaren eremuekin lotura duten berrikuntza-proiektuak garatzen ditu.


Tknika lanbide-heziketako sistemaren berrikuntzarako tresna da, eta, berrikuntza kudeatzeko duen ereduari jarraiki —TknikaINNOVA— enpresak, teknologia- eta ikerketa-zentroak, unibertsitateak eta sistemari balioa ematen dion beste edozein erakunde barne hartzen ditu bere jardueran, betiere berrikuntza irekiaren dinamikan.

Era berean, Tknika INNOBASQUE Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan aritzen da, EAEn berrikuntza bere eremu guztietan koordinatu eta bultzatzearren eta ekintzailetza eta sormena sustatzearren.


Tknika zehatz-mehatz (Eginkizuna, Ikuspegia, Helburuak, Estrategiak, Lan eredua eta Organigrama)

Euskadiadi