Azken hamarkadan, EAEko LHko zentroek beren jarduna beren ikasleen eta produkzio-sektorearen premietara egokitzeko aukera eman dieten kudeaketa-ereduak ezarri dituzte. Eredu horiek ezarrita, zentroen antolamendu-egituran aldaketak izan dira (zeregin eta ardura berriak ). Dena den, aldaketa horiek ez dira aintzat hartu administrazioaren eta legearen aldetik. Horren ondorioz, eredu horiek ematen dituzten abantailak ahalik eta gehien aprobetxatzeko aukerak murriztu egiten dira eta ereduei eusteko aukera arriskuan jartzen da. Zentroen egitura errealaren eta administrazio- nahiz lege-egituraren artean identifikazio handiagoa izan dadin, betiere zentro integratuen figurari buruzko arauen babesean, proiektu honen bitartez honako helburu orokor hauek lortu nahi dira:
- Honako kontzeptu hauek garatuko dituen txosten bat egitea: antolakuntza-autonomia, autonomia pedagogikoa, kudeaketa ekonomikoko autonomia eta langileria kudeatzeko autonomia
- Konpetentziei dagokienez, zentro integratuen figurari buruzko arauetatik eta LHko zentroetan erabiltzen diren kudeaketa-ereduetatik eratorritako figura profesional guztiak (zuzendaritza-funtzioa barne) garatzen dituen txosten bat egitea
Buruzagiak: Tknikako Kudeaketako Berrikuntzaren arloa eta Lanbide Heziketako Kalitaterako eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren Kalitatearen arloa
Proiektu-taldea: adierazitako arloetako koordinatzaile eta dinamizatzaileak
Iraupena: 2009-2010