Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) etengabe aldatzen ari dira. Etengabeko bilakaera horrek, beraz, aldaketa laster horretara egokitzeko gaituta dauden giza baliabideak izatea eskatzen digu.
Lanbide-heziketako zentroetan IKTak txertatzeko bultzada emateari begira, IKATE taldea sortu da. IEFPS Tolosaldea GLHBI, IEFPS Tartanga GLHBI eta IEFPS Armeria Eskola GLHBI zentroetako dinamizatzaileek osatzen dute eta honako helburu hau du: zentroetako IKT dinamizatzaileen konpetentzia-kualifikazioa sustatzea, baita sare-lana, prestakuntzarako guneen sorkuntza, jakintzaren trukea eta luzaroko harremanak ere.
Hain zuzen ere, IKTetako dinamizatzaileak funtsezko figura dira zentroetan aldaketa bultzatzeko, aldaketa hori aplikatzeko laguntza emateko, ekimen berriak txertatzeko eta etengabeko ikaskuntza errazteko.