Intranet
  
 

  

 


Eguzki-energia termikoko gaiak garatzea.


Helburuak:
Proiektuaren helburu nagusia honako hauei gaikuntza eta zerbitzua ematea da: Eraikin- eta prozesu-instalazioak muntatu eta mantentzea, Industria-tresneriaren mantentzea, eta Hozteko, girotzeko eta berotzeko instalazioak muntatu eta mantentzea izeneko prestakuntza-zikloak ematen dituzten LHko zentroei, proiektuarekin zerikusia duten irakasgaiak ematen dituzten prestakuntza-zentro guztiei eta sektoreko enpresei.

Proiektuak hiru urtez iraun zuen. Denbora-tarte hartan unitate didaktikoak egin genituen, baita eguzki-instalazio termikoak muntatu, mantendu eta abian jartzeko praktiketarako lantegi bat ere.  FACTOR 4 enpresaren laguntza izan genuen. Hainbat ikastaro eman zigun eta hainbat instalazio errealetara joan ginen. Lantegia muntatzeaz ACSolarXXI enpresa arduratu zen. JUNKERS enpresak, berriz, hainbat prestakuntza-saio eman zigun.

Hona hemen proiektu honetan parte hartu zuten zentroak: IEFPS SAN JORGE  GLHBI eta IEFPS USURBIL GLHBI.

Irakasle ohi baten eta Electrónica Inziarte enpresaren laguntza ere izan genuen.
 

Iraupena: 2006 – 2009.

 

Edukiak:
UD1: Eguzki erradiazioa
UD2: Ekipo eta elementuak
    UD2.1. Eguzki atzitzaileak
    UD2.2. Zirkuitu nagusiko elementuak
UD3: Zirkuitu nagusiko muntaia
UD4: Kontrol sistema (automatizazioko ezagutzak)
UD5: Topologia
UD6: Ariketak
UD7: Araudia eta diru laguntza
Aurkezpenak:

Power Point aurkezpenak
UD1: Eguzki erradiazioa
UD2: Ekipo eta elementuak
    UD2.1. Eguzki atzitzaileak
    UD2.2. Zirkuitu nagusiko elementuak

Anexoak

 

 

 

 

-Deskargarako inprimakia (+)

 


270,77MB

Materialea deskargatu ahal izateko zure datuekin inprimakia bete.

 

-Tknikako CD originala eskatzeko inprimakia.

 

Inprimakia zure datuekin bete Tknikako CD originala korreoz jaso ahal izateko.

 

 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900