Intranet
  
 

  

 


IPv6 didaktikotzea.

 

Helburuak:
Gaur egun erabiltzen den IP teknologia (4 bertsioa) zaharkitua gelditu da eta honen erabilpenean azaldu diren arazoei irtenbide bat emateko IPv6 delako teknologia argitaratu zen duela urte batzuk. Tamalez, teknologia berri honen ezarketa munduan nahi baina gehiago atzeratzen ari da hainbat arrazoiengatik.

Atzerapen honen arrazoi horietako bat teknologia berriaren formakuntza eza edo ezagutza eza da. Ezinbestekoa da kudeaketa eta zerbitzu informatikoekin estuki lotuta dauden pertsonak IPv6 teknologiaren oinarrizko ezagutza bat izatea, baita bi teknologien arteko migrazio prozesuen ingurukoa ere.

Hau kontutan izanik, Lanbide Heziketan formatutako etorkizuneko profesionalak teknologia berri honetan formatzea beharrezkoa ikusten da eta formakuntza horretarako material didaktiko aproposa garatzea izan du helburu proiektu honek.
 

Ikstetxe partehartzaileak:  

Iñaki Aizpuru (Andra Mari Galdakao)
Beatriz Corral (AEG)
Iñaki Plaza (Lea Artibai)
Juan Carlos Molinero (Armeria eskola)

 

Proiektuaren iraupena: 2009 - 2010

 

Edukiak:

  UD1- Oinarrizko IPv6
  UD2- Goiburua, helbideratzea eta oinarrizko konfigurazioa
  UD3- Konfigurazio aurreratua
  UD4- Konexioa lortzeko trantsizio-mekanismoak
  UD5- Tunelen adibideak: Tunnel Broker eta Teredo
  UD6- Paketeak injektatzea eta kapturatzea
  UD7- Mehatxu berriak IPv6rekin
  UD8- IPv6rekin hobetutako segurtasun alderdiak

 

 

-Deskargarako inprimakia (+)

 


214,28MB

Materialea deskargatu ahal izateko zure datuekin inprimakia bete.

 

 

 

 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900