Hezkuntza Marketin Eskuliburua. Lanbide Heziketako ikastetxeentzat marketinaren kudeaketa gida..


Helburua:
Lan honek lanbide-heziketako ikastetxeetako marketinaren kudeaketari buruzko gogoeta erabilgarria izan nahi du. Gogoeta, gaur egun marketina balioa sortzeko ezinbesteko tresna delako, eta foro ugaritan azpimarratzen da gai hori, baina askotan, erakundeek baztertu egiten dute praktikan. Erabilgarria, gure helburua ez delako jakintzagai horri buruzko eskuliburu teoriko eta orokor berri bat egitea, bai baitago ikuspegi ezberdinetatik garatutako material anitz. Gure helburua da ikastetxeen zuzendaritzek, irakasleek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek material praktiko bat izatea, lanbide-heziketatik lanbide-heziketarako diseinatua, bezero-orientabidea indartzeko balioko duena; izan ere, kudeaketa printzipio hori askotan aipatu eta gutxitan barneratzen da.

Marketinaz mintzatuko gara, hori zer den eta zer dakarren berekin, ikastetxeen kudeaketara ekar dezakeen balioa, horien jarduera anitz eta batzuetan ezezagunak planifikatzeko premiaz.

Irakurleak egiaztatuko duenez, marketinaren alderdiak segida logiko batean aurkezten dira, horiek hobeto ulertzea eta aplikatzea errazteko. Horrela, ondorengoak gauzatzeko beharrezkoak diren urratsei heltzen zaie: egoeraren diagnosia, marketinaren ikuspegitik; helburuak finkatzea; estrategiak definitzea eta ekintza-planak lantzea; eta kudeaketaren edozein esparrutan kontutan hartzen diren funtsezko faseekin amaitzen da, hots jarraipena, ebaluazioa eta berrikustea.
Azkenik, gomendio-multzo bat aipatzen da, marketina gure ikastetxeetan modu egokian eta arrakastaz interpretatu eta aplikatzeko.

Eduki horiek guztiak kapituluka antolatutako erreferentzia bibliografiko interesgarri batzuekin  osatzen dira, eta hiru eranskin erabilgarriekin, ikastetxeari lagunduko diotenak euren marketinaren kudeaketaren autodiagnosi erraz bat egiten; edukiak, txantiloi ugariren bidez, praktikara eramaten, eta marketineko terminologia tekniko propioarekin trebatzen.

Lan honek, ikastetxei aurrean duten etorkizun erakargarriari aurre egiten lagunduko diela espero dugu

 

Proiektu honetan parte hartu duten ikastetxe eta bertako pertsonak:
Ezin eskertuzko ekarpenak egin dituzte honen egituran zein edukietan TKNIKA buru duen “Hezkuntza-marketina” proiektuaren taldeko kideek:


Nicolás Sagarzazu (Don Bosco GLHBIko Zuzendaria).
José Luís Novoa (Armeria Eskola GLHBIko Zuzendaria).
José Luís Elorza  (Armeria Eskola GLHBIko Idazkaria).
José Miguel Santamaría (Leioako Ostalaritza eskolako Zuzendaria)
Zigor Isuskiza (Fadura GLHBIko Zuzendaria)
Juan Ramón Errasti eta Samuel Triguero (hurrenez hurren, TKNIKAko Berrikuntza Kudeaketan arloko dinamizatzaile  eta koordinatzailea)


Honako enpresa eta pertsonen  lankidetza teknikoa izan dugu:

- José Mª Sainz de Vicuña, SDV-HUMAN enpresako Zuzendari-Gerentea,  aditu aitortua eta marketinari buruzko liburu ugariren egilea, eskuliburuaren sortze lanetan.
- Aitor Gorostidi, SDV-HUMAN enpresako kontsultorea, eskuliburuaren sortze lanen koordinazio zereginetan.
- Elena e Ixone, IKUSPE enpresakoak, eskuliburuaren diseinu eta maketazio lanetan.

 

Eskuliburuaren egitura:
      1. kapitulua: Marketinaren balioa Lanbide Heziketako ikastetxe baten kudeaketan.
      2. kapitulua: Lanbide Heziketako ikastetxe batek nola egin dezakeen, arrakastaz, bere marketing-plana.
      3. kapitulua: Nola bermatu marketin-planaren arrakasta.
      Eranskinak:
        Zure ikastetxean marketinaren kudeaketaren kalitatea ebaluatzeko kontrol-zerrenda.
        Ikastetxeko marketin-plana egiteko txantiloiak
        Terminoen glosategia.

 

 

-Deskargarako inprimakia (+)

 


215,32MB

Materialea deskargatu ahal izateko zure datuekin inprimakia bete.

 

-Tknikako CD originala eskatzeko inprimakia.

 

Inprimakia zure datuekin bete Tknikako CD originala korreoz jaso ahal izateko.