Kolorearen estandarizazioa
Helburuak:
Proiektu hau honako prestakuntza-ziklo hauek ematen dituzten LHko zentroei zerbitzua ematera bideratuta dago: Aurreinprimaketa, Arte grafikoetako inprimaketa, Argitalpenen diseinua eta produkzioa, Arte grafikoen industrietako produkzioa, Etengabeko prestakuntza eta Lanerako prestakuntza. Horrez gain, sektoreko enpresak ere baditu jomugan.
Beharrezkotzat jo zen hezkuntza-programak arte grafikoetako lanbide-arloko enpresetan izaten diren aldaketa teknologikoetara egokitzea. Prozesuen digitalizazioak teknologian eta makinerian aldaketa azkarrak ekarri ditu, eta aldaketa horiek zailaak dira barneratzen, oso azkar gertatu baitira. Sailetan irakasleek egonkortasunik ez dutenez eta gainera dokumentazio didaktiko egokirik ez dagoenez gero (kasu batzuetan ingelesez), teknologia berriak ikasgelan oso astiro ezartzen ari dira. Horregatik,
Proiektu honen emaitza gisa, material didaktikoak sortu eta bi CDtan bildu dira; bata Aurreinprimaketa digitalari buruzkoa da eta bestea Kolorearen estandarizazioari buruzkoa. Era berean, zentroetan makineria eta ekipamendu teknologiko egokia jarri da, sortutako unitate didaktikoak aintzat hartuta.
Material eta ekipo horiek erabiltzen hasiak dira, bai hasierako prestakuntzako ikastaroetan, bai etengabeko prestakuntzakoetan, baita enpresentzako prestakuntza espezifikokoetan ere.
Zentroak:
I.E.S. Emilio Campuzano, I.E.S. Mendizabala.
Juan Antonio García, Eusebio Martinez.
Empresa kolaboratzaileak: Hartmann.
Iraupena: 2006 – 2009.
Edukia:
Kolore kudeaketako Oinarrizko Kontzeptuak:
1. IU Prozesu grafikoko kolorea kudeatu.
2. IU Inprimaketa-estandarraren ezarpena eta Offset probak.
3. IU Kolorea estandarizatzeko ISO Arauak Arte Grafikoetan.
Eranskina:
Aurkibidea eta Proiektuaren ibilbide didaktikoa:
KOLOREA ESTANDARIZATU ARTE GRAFIKOETAN.