Intranet
  
 

  

 


Orekatze hidraulikoko bankua

 
Helburuak:
Proiektu hau lanbide-heziketako zentroek sistema hidraulikoen orekatzeari irtenbidea emateko gaitasunik ez zutela antzeman zelako sortu zen.

Hortaz, helburu hau finkatu zen: energiari eta mantentzeari buruzko moduluak ematen dituzten LHko lanbide-arloetan FLUIDOEN DINAMIKAKO ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan teknologia berritzailea —hala nola orekatze hidraulikoa— ezartzeko moduari buruzko materialak garatzea eta lanbide-heziketako zentroen sareko beste irakasle batzuei horri buruzko prestakuntza ematea.

Proiektua egiteko, lan-taldeak berokuntza-sistema baterako orekatze-maketa batean oinarrituta egin zuen lan. Hainbat unitate didaktiko garatu eta beste irakasle batzuei ikastaroak eman zitzaizkien.

Hona hemen proiektu honetan parte hartu zuten zentroak:
IEFPS ELORRIETA GLHBI, IEFPS DON BOSCO GLHBI, IEFPS TOLOSALDEA GLHBI eta IES CONSTRUCCIÓN VITORIA BHI.

 

Iraupena: 2004 – 2007.

 

Edukiak:

1.IU. Instalazio hidraulikoen ezagutzak.
2.IU. Orekatze hidraulikoen printzipioak.
3.IU. Orekatze hidraulikoaren instalazioa. Praktikak.
Eranskinak

Unitate Didaktikoen aurkezpenak eta CBI manuala.
BESTEAK: Manulak , WEB helbideak,  Irudiak, e.b.
 

 

-Deskargarako inprimakia (+)

 


371,44MB

 Materialea deskargatu ahal izateko zure datuekin inprimakia bete.

 

-Tknikako CD originala eskatzeko inprimakia.

 

Inprimakia zure datuekin bete Tknikako CD originala korreoz jaso ahal izateko.

 

 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900