Lurreko Telebista Digitala.
Helburuak:
Lurreko telebista analogikoa desagertu eta haren ordez digitala ezarriko zutela iragarri zela kontuan izanik, teknologia horretan eguneratzeko premia ikusi genuen. Lurreko telebista irudia hedatzeko teknologiarik zaharrena den arren, kanal horien digitalizazioa izugarrizko iraultza izan da. Eskaintza-ahalmen lau aldiz handiagoa du, irudiaren kalitate hobea, zerbitzu berriak eskaintzen ditu, eta, unibertsala denez, orain arte teknologikoki ondoen prestatuta zeudenek baino izaten ez zituzten informazio-baliabideak eskuratzeko aukera errazten du eta interaktibo bihurtzen du.
LTDa Telekomunikazio eta Informatika Sistemen zikloko Irrati eta Telebista Sistemen moduluko ibilbide didaktikoaren barnean nola kokatzen den zehazten saiatu ginen, irakasleei ekipamenduak eskuratzeari buruzko orientabideak eman eta teknologia hori ikasgelara eramateko behar diren material didaktikoak sortzearren.
Hona hemen proiektu honetan parte hartu zuten zentro eta irakasle laguntzaileak: IEFPS Ategorri-Tartanga GLHBI – Adolfo Gil Sanchez, IEFPS Nicolas Larburu GLHBI - Emilio Jesús Cartón Rojo, IEFPS San Jorge GLHBI – Agustín Campos Trujillo, IEFPS Bidasoa GLBHI - Enrique Villafranca Cabezón.
Honako enpresa hauen lankidetza eta laguntza ere izan genituen: Xpertia, Vicomtech.
Proiektua 2005-06 eta 2007-2008 ikasturteetan egin zen.
Edukiak:
Unitate Didatikoa:
LTDeko emisio goiburuak (Lurreko Telebista Digitala)
Aktibitateak:
1. LTDeko emisio katearen aurkezpen teorikoa.
2. MPEG Encoderraren bidezko bideo kodeketa.
3. VISUALmpeg erabiliz bideo seinalearen aztertzea.
4. LabMu aplikazioa erabiliz TBko multiplex digitala sortu eta analizatze.
Errekurtsoak• LabMu urruneko laborategira sarbidea.
• Visual-MPEG
• MPEG-Encoder (Demo)