Intranet
  
 

  

 

 


Industria prozesuen erregulazio aurreratua.

 

Helburuak:
Proiektuan, hau garatu da: Prozesuan erregulatzeko industrian erabiltzen diren materialak, teknologiak eta teknikak aztertu dira. Erregulatzeko teknikak aztertzeko balio duen ekipamendua erosi da.

Proiektuak lau fase izan ditu:
1. Informazioa biltzea. Fabrikatzailearen, enpresen eta LHko zentroen material didaktikoa.
2. Zehaztapenak finkatzea: Ikasleei ematen zaien prozesuak erregulatzeari buruzko material didaktikoaren ezaugarriak definitzea.
3. Materiala aukeratzea: Prozesuak erregulatzeko saiakuntzak egiteko ekipamendurik egokiena aukeratzea; halaber, hobekuntzak proposatu dira.
4. Dokumentazioa sortzea: Material didaktikoa sortu da, lanbide-heziketako zentroetako irakasleei emateko.
5. Sortutako materiala zentroetara bidaltzea eta prestakuntza gauzatzea.

Proiektu honetan sortu den materiala Elektrizitatea eta Elektronika lanbide-arloko Erregulazio- eta kontrol-sistema automatikoak heziketa-zikloko moduluetarako da.
a. 2. modulua: Neurketako eta erregulazioko sistemak
b. 9. modulua: Neurketako eta erregulazioko sistemen garapena

Aditzera eman behar da, Mantentzeko lanbide-arloan, sortutako material didaktikoa Elektrizitatea eta Elektronika lanbide-arloan adina sakondu gabe erabili ahal izango dela:
a. Industria-ekipoak mantentzea, 5. modulua.

Parte hartu duten zentro eta irakasleak:
Joxi Gurrutxaga – Easo
Koldo  Irazu – Tolosaldea

Enpresa laguntzaileak: SMC international training, Festo, Omron eta Siemens

Iraupena: 2005 – 2008.
 

Edukiak:

1 JARDUERA - Sinbologia.
2 JARDUERA - S7 PLC-an datu analogikoen interpretazioa.
3 JARDUERA - FB41 (CONT_C) funtzioaren azalpena.
4 JARDUERA - Harwaewaren konfigurazioa (Praktikoa).
5.1 JARDUERA - Maila_Bolumenaren erregulazioa (Praktikoa).
5.2 JARDUERA - Emariaren erregulazioa (Praktikoa).
5.3 JARDUERA - Presioaren erregulazioa (Praktikoa).
6. JARDUERA - FB58 TCONT_CP funtzioaren Azalpena.
7. JARDUERA - Tenperaturaren erregulazioa (Praktikoa).

 

Eranskinak:

Power Point aurkezpena, Sreep 7 programak, manualak...

 

 

 

-Deskargarako inprimakia (+)

 


53,5MB

 Materialea deskargatu ahal izateko zure datuekin inprimakia bete.

 

-Tknikako CD originala eskatzeko inprimakia.

 

Inprimakia zure datuekin bete Tknikako CD originala korreoz jaso ahal izateko.

 

 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900