Helburuak: Soldadura-prozesuen automatizazioa funtsezko bihurtzen ari da soldadura-prozesuak dituzten enpresen lehiakortasunari eusteko. Roboten erabilerak abantaila handiak ditu: Produktibitate handiagoa: produktibitate-tasak bikoizten dira eta, eskuzko soldadura-prozesuetan edo prozesu erdiautomatikoetan hirukoiztu ere egiten dira. Eskulan kualifikatuaren gabezia osatzen du emaitza ona izateko giza faktorea funtsezkoa den soldadura-prozesuetan. Kalitate-estandar oso handiak eta prozesu oso kontrolatuak lortzen dira. Gero eta enpresa txiki eta ertain gehiagotan sartzen dituzte prozesu robotizatu horiek. Halaber, gero eta langile kualifikatu gehiago behar dira instalazio horien maneiu, programazio, edizio eta mantentze-lanetarako. Proiektu honen bidez, errealitate horri lanbide-heziketatik erantzun nahi izan diogu.
Proiektu honetan, industria-roboten bidezko soldaduraren inguruko praktikak egin, ikasi eta garatu dira, eskuzko programazioa nahiz Off-line programazioa kontuan izanik betiere. Horrez gain, proiektuak etengabeko prestakuntzako ikastaroen katalogoa handitzea eta LHko irakasleen gaitasuna hobetzea ahalbidetu du.