Intranet
  
 

  

 


KNM bidezko neurketak egungo metrologian.

 

Helburuak:

Neurketa-teknika berrien bilakaerak kontakturik gabeko datu-erregistroranzko joera du. Teknologia berri horrek lehen ezinezkoak edo izugarri zailak ziren neurketak egitea ahalbidetzen du. Adibide gisa, sektore eolikoko bolumen handien neurketa aipa genezake. Besteak beste plastikoaren industrian, dekoletajean eta estanpazioan ere baditu aplikazioak.
EAEn, teknologia hori erabiltzen duten industrien kopurua hazi egin da azken urteotan, dibertsifikazioaren ondorioz.
Horregatik, beharrezkotzat jotzen da teknologia horren azterketa, diseinu eta garapenera bideratutako proiektu bat egitea.

Proiektuaren emaitzak
• “MMC bidezko neurketa egungo metrologian” DVDa, honako eduki hauek bilduta:
    o Perdoien interpretazioa
    o MMCko neurketa-prozesuak
    o MMC ezagutzea
• Tknikak Romer beso eramangarria erosi du kontaktu bidezko eta kontakturik gabeko neurketarako, eta LHko zentro guztien eskura jarri du, erabil dezaten.

Zentro laguntzaileak:

Imanol Iturria, Ander Elola, IES (IIT) Máquina-Herramienta/Makina-Erreminta (BTI) BHI,
Igor Urkiola, IEFPS Tolosaldea GLHBI,
Mikel Atxega IEFPS Miguel Altuna GLHBI.

 

Parte hartutako enpresak: Sariki S.A., Hexagon Metrology.

 

Iraupena: 2007 – 2009.


Edukiak:

Perdoien interpretazioa:
1. Perdoi orokorrak
2. Perdoi dimentsionalak
3. Perdoi geometrikoak

KNM neurketa prozesua
- PC-DMIS
- MCOSMOS

KNM ezagutza
1. Koordenatu bidezko neurketa
2. KNM/CMM koordenatu bidez neurtzeko makina

 

Eranskinak:
Animazioak, pluginak, bideoak, PDFak,…

 

-Deskargarako inprimakia (+)

 


1,98GB

Materialea deskargatu ahal izateko zure datuekin inprimakia bete.

 

-Tknikako CD originala eskatzeko inprimakia.

 

Inprimakia zure datuekin bete Tknikako CD originala korreoz jaso ahal izateko.

 

 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900