Intranet
  
 

  

 

 


Industria prozesuen erregulazio aurreratua.

 

Helburuak:
Proiektuan, hau garatu da: Prozesuan erregulatzeko industrian erabiltzen diren materialak, teknologiak eta teknikak aztertu dira. Erregulatzeko teknikak aztertzeko balio duen ekipamendua erosi da.

Proiektuak lau fase izan ditu:
1. Informazioa biltzea. Fabrikatzailearen, enpresen eta LHko zentroen material didaktikoa.
2. Zehaztapenak finkatzea: Ikasleei ematen zaien prozesuak erregulatzeari buruzko material didaktikoaren ezaugarriak definitzea.
3. Materiala aukeratzea: Prozesuak erregulatzeko saiakuntzak egiteko ekipamendurik egokiena aukeratzea; halaber, hobekuntzak proposatu dira.
4. Dokumentazioa sortzea: Material didaktikoa sortu da, lanbide-heziketako zentroetako irakasleei emateko.
5. Sortutako materiala zentroetara bidaltzea eta prestakuntza gauzatzea.

Proiektu honetan sortu den materiala Elektrizitatea eta Elektronika lanbide-arloko Erregulazio- eta kontrol-sistema automatikoak heziketa-zikloko moduluetarako da.
a. 2. modulua: Neurketako eta erregulazioko sistemak
b. 9. modulua: Neurketako eta erregulazioko sistemen garapena

Aditzera eman behar da, Mantentzeko lanbide-arloan, sortutako material didaktikoa Elektrizitatea eta Elektronika lanbide-arloan adina sakondu gabe erabili ahal izango dela:
a. Industria-ekipoak mantentzea, 5. modulua.


Parte hartu duten zentro eta irakasleak:
Joxi Gurrutxaga – Easo
Koldo  Irazu – Tolosaldea
 

Enpresa laguntzaileak: SMC international training, Festo, Omron eta Siemens

 

Iraupena: 2005 – 2008.


Edukiak:
1. JARDUERA.- MAD42_TXARTEL_ANALOGIKOA
2. JARDUERA._PID_PIDAT_INSTRUKZIOAK.
3. JARDUERA._HARDWAREAREN_KONFIGURAZIOA.
4. JARDUERA.- EMARIAREN_ERREGULAZIOA.
5. JARDUERA.- MAILAREN_ERREGULAZIOA.
6. JARDUERA.- TENPERATURAREN_ERREGULAZIOA.
7. JARDUERA.- TENPERATURAREN_ERREGULAZIOA_TPO_INSTRUKZIOA.
8. JARDUERA.- TENPERATURAREN_ERREGULAZIOA_TC 101.
9. JARDUERA.- TENPERATURAREN_ERREGULAZIOA_CJ1G-42P

Eranskinak:

Power Point aurkezpena, CX-Programer/CX-Supervisor programak, manualak….

 

-Deskargarako inprimakia (+)

 


141,84MB 

Materialea deskargatu ahal izateko zure datuekin inprimakia bete.

 

-Tknikako CD originala eskatzeko inprimakia.

 

Inprimakia zure datuekin bete Tknikako CD originala korreoz jaso ahal izateko.

 

 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900