Hotzeko estanpazioko prozesuei aplikatutako elementu finitu bidezko zenbakizko analisis teknologietan oinarritutako formazio programa - MAIATZ SIMULFORM.
Helburuak:
Hotzeko estanpazioko prozesuei aplikatutako elementu finitu bidezko zenbakizko analisis teknologietan oinarritutako formazio programa - MAIATZ SIMULFORM
Publikazio hau Leonardo da Vinci proiektu baten emaitza da, ES/08/LLP-LdV/TOI/149009 zbkia. eta MAIATZ SIMULFORM izenburu laburtua duen proiektuarena hain zuzen. Izenburu osoa: fabrikazio mekaniko arloan hotzeko estanpazioan aplikatutako 3D simulazioen zenbakizko teknologien ikerketa emaitzen transferentzia VET (Vocational Educational Training - Lanbide Heziketa) eta Etengabeko Formaziora.
Bere helburua Goi mailako Lanbide Heziketako Fabrikazio Mekanikoko arloan, hotzeko estanpazioko prozesuen optimizaziorako Elementu Finitu bidezko Zenbakizko Analisien Teknologien formazio programa espezifiko bat garatzea izan da.
Proiektuaren zeregina, hotzeko estanpazioko prozesuen optimizazioan Elementu Finitu bidezko Zenbakizko Analisien teknologien aplikazioetan, konpetentzien eskakizun gorakadari erantzutea izan da, estanpazio sektoreko lan merkatuak eta enpresek honen beharra antzeman eta jakinarazi ondoren.
Azkenik adierazi baita, EBeko VI Marco Programak (IST-Area NMP-2002) lagundutako VIF CA (Virtual Intelligent Forging) ikerketa proiektuaren emaitzen transferentzia eta egokitzapenean oinarritzen dela.
Proiektuan murgildutako entitateak:

Iraupena: 2007 – 2010.
Edukiak:
I ATALA: DOKUMENTAZIOA
HOTZEKO FORJAKETARAKO PROZESUEN ZENBAKIZKO MODELIZAZIORAKO ESKULIBURU OINARRIZKOA ETA AURRERATUA
01 Atala Sarrera: motibazioa eta aurrekariak
02 Atala Pieza
03 Atala Materialak
04 Atala Kalkulua erremintetan
05 Atala Kontaktu gainazala
06 Atala Makina
07 Atala Zenbakizko alderdiak
08 Atala Optimizazioa: sarrera
09 Atala Simulazioaren baliozkotasunaren egiaztapena
10 Atala Akatsen interpretazioa
II ATALA: AURKEZPENAK
“Hotzeko Forjaketarako Prozesuen Zenbakizko Modelizaziorako Eskuliburu Oinarrizkoa eta Aurreratua” osatzen duten atalei dagozkien aurkezpenak jaitsi ahal dira.
III ATALA: BENCHMARKINGA
Benchmarking atalean industrian ekoizten diren hiru kasu erreal hartu aztertu dira, aukera ezberdinekin garatutako FEM simulazioak dira zehatzago esanda.
IV ATALA: BIDEOAK
Saiakuntza mekanikoak, piezen ekoizpena estanpatzeko makinan, benchmarking-ean garatutako simulazioak, MAIATZ SIMULFORM Jardunaldi Teknikoan hizlarien jarduna.
V ATALA: COMPETENCIAS