Transformazio metalmekanikoaren industrian prozesuak hobetzeko interes handia dute. IKTetan, CNCetan eta erremintetan izan diren aurrerapenek prozesuen errendimendua hobetzeko aukera ematen dute. Aurrerapen horiek LHn ematen diren eduki eta zerbitzuak eguneratzeko premia dakarte.
Proiektu honetan, LHko zentroen eta enpresen artean proba esperimentalak egin dira, betiere txirbil-harroketako prozesuetan errendimendu handiko mekanizazioaren filosofia erabiliz. Proba horiek transformazio-enpresetan erabiltzen diren material berrien mekanizaziorantz urrats bat egitean dautza, baita betiko materialen mekanizazioko baldintza eta estrategiak hobetzean ere. Halaber, berrikuntza erremintetan, estrategietan, softwarean eta makinetan aplikatuko da.
Praktika horiek guztiak egiteari eta didaktifikatzeari eta LHko irakasleentzat nahiz enpresentzat zenbait ikastaro definitzeari esker, halaber, ETEei erantzuten zaie prozesuen hobekuntzan eta sektore berrien sarreran. Erantzun horrek honako sektore hauek hartzen ditu eraginpean: aeronautika, medikuntza, energia eolikoa eta industria tradizionalak, automozioa, MH edo industria laguntzailea.
Ikastetxeak eta partehartzaileak:
Jose Antonio Florindo Mansilla (Easo politeknikoa) Fernando Septien Martinez (Usurbilgo Lanbide Eskola) Aitor Ansola (IMH Institutua) José Ramón Aldanondo (Goierri Eskola) Iñigo Mendiolea (Leartik) Juan Luis Nazabal, Ion Insausti, Xabier Epelde (Miguel Altuna Institutua) Luis Mari Iriarte (MGEP-Mondragon) José Maria Portuburu (LaSalle Berrozpe) Parte hartutako enpresak: Createch, AYA, Kanter, Rectificados Kar, Zubiola.
Iraupena: 2008 – 2010.
Edukiak:
1.- TORNEAKETA PROZESU AURRERATUAK: Egindako praktika eta informazio lagungarria. 2.- FRESAKETA PROZESU AURRERATUAK: Egindako praktika eta teoria. 3.- ARTEZKETA PROZESU AURRERATUAK: Artezketa teoria eta ariketa praktikoak.