Intranet
  
 

  

 


(M.E.S. system)  Produkzioaren kudeaketa automatizatua.

 

Helburuak:
Hau izan da proiektuaren helburu nagusia: Heziketa-zikloen barnean produkzioaren kudeaketa automatizatua txertatzea; hain zuzen ere, ezarritako formatuan unitate didaktiko jakin batzuk garatzea, heziketa-ziklo horietako moduluekin zerikusia duen zenbait esparru aztertzeko. Unitate didaktiko horien edukiak HAS-200 zelulan edo antzeko beste batean aplikatzera bideratuko dira.

Helburu espezifikoak:
- Merkatuaren errealitatea eta arloko joera berritzaileak ezagutzea, baita garatu beharreko eremu berriak ere.
- Lan-taldeak eta lankidetza-sareak osatzea (enpresak, zentroak eta erakundeak).
- Jakintza hori lortzea, teknologia ondo jakitea (prestakuntza, ekipamendua, etab.).
- Ondorioak landu eta egituratzea (aplikazio errealak, txostenak eta materialak zentroetarako transferentzia errazteko).
- Jakintza transferitzea (argitalpenak, ikastaroak, hitzaldiak, etab.).
- Honako jardun-eremu hauek garatu dira:
Industria-komunikazioak
Zenbait komunikazio-bus eta -sarerekin zerikusia duten azterlanak eta jarduerak egingo dira.

Scada
Scada estandar bat HAS zelula batean txertatzeari lotutako jarduerak egingo dira.

PLCen programazio aurreratua
HAS sistemako estazioak kontrolatzeko prozesu txikiak diseinatzeko jarduerak aztertu eta garatuko dira.

MES ezartzea
HAS sisteman egindako produkzioaren kontrola eta kudeaketa automatizaturako MES bat ezartzearekin zerikusia duten jarduerak aztertu eta garatzea.
EDMES programa erabiltzea plangintza eta programazioa egiteko.

Parte hartzen duten zentroak:
Xabier Iriarte – Easo
Fernando Arteaga – Emilio Campuzano
Ion Santa Cruz – Lea Artibai
Alex Losada – Salesianos Deusto
Iñigo Palomo – Goierri eskola
Txelu Pax – Somorrostro

Enpresa laguntzaileak: SMC International training

Iraupena: 2005 – 2008.

 

Edukiak:

0 UNITATEA Sarrera.
1 UNITATEA Komunikazioak.
2 UNITATEA Datu basea.
3 UNITATEA Programazio estrukturatua.
4 UNITATEA Proiektuak.

 

Eranskinak:
Power Point aurkezpena, programak, manualak.
 

 

 

 

-Deskargarako inprimakia (+)

 


396,08MB

Materialea deskargatu ahal izateko zure datuekin inprimakia bete.

 

-Tknikako CD originala eskatzeko inprimakia.

 

Inprimakia zure datuekin bete Tknikako CD originala korreoz jaso ahal izateko.

 

 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900