Honako hauek izan ziren proiektuaren helburu nagusiak: eguzki-energia fotovoltaikoaren gaia ematen duten zikloetako irakasleak gaitzea eta gainerako irakasleei nahiz zikloetako ikasleei prestakuntza emateko ikasgeletan erabilgarriak izan litezkeen material eta ekipo didaktikoak sortzea.
Proiektuak hiru urtez iraun zuen. Denbora-tarte horretan gaur egun ikasgaia ematen duten ia zentro guztietan dituzten unitate didaktikoak garatu genituen eta ikasleekin praktikak egiteko ekipo didaktikoa aztertu. Ekipo hori sare publikoko 15 bat zentrotan instalatuta dago.
Proiektuan SEA SLL (Soluciones Energéticas Alternativas) enpresaren laguntza izan genuen. Hain zuzen ere, prestakuntza eman zigun eta sortu genituen materialak kontrastatu zituen.
Hona hemen proiektu honetan parte hartu zuten zentroak: IEFPS SAN JORGE GLHBI, IEFPS USURBIL GLHBI eta IEFPS BIDASOA GLHBI.
Proiektua 2004ko irailean hasi eta 2007ko uztailean amaitu zen.