Materiale indizea

MATERIALE DIDAKTIKO ESKURAGARRIAK

 

Atal honetan, TKNIKAtik zuzendutako proiektu desberdinetan garatutako material didaktikoak zuen eskura jartzen ditugu.

Proiektuen emaitzen transferentziak Tknikako kolaboratzaileen (EAEko lanbide heziketako zentruetako irakaslegoa) eta dinamizatzaileen lana balioan jartzea ahalbidetzen du. Material hauek erabiltzaileengana iristaraztea gure erantzunkizuna da.
Material hauen egokitzapen maila, erabilgarritasuna eta kalitatea neurtzeko helburuarekin, urtero galdeketa bat egingo zaizue zuen iritzia jasotzeko.

Material hauen edukia WEB-an aztertu eta interesatzen bazaizue hauek eskuratzeko bi bide dituzue:

 

 

Descarga bidez:

Interesatzen zaizuen materialaren web orrira joan.

Zuen datuekin dagokion inprimakia bete.

Datuak bidaltzerakoan materiala deskargatuko da ZIP fitxategi moduan.

Fitxategi hau deskonprimitu eta materiala erabiltzeko prest izango duzue.

 

 

Posta bidez:

Interesatzen zaizuen materialaren web orrira joan.

Ikonoan klik eginez, zuen datuekin dagokion inprimakia bete,
adierazi zein material eskuratu nahi duzuen eta zein den zuen helbidea.

Eskaera jaso ondoren materiala eskatutako helbidera bidaliko zaizue.

 

 

Arazoak izanez gero info@tknika.net helbidera korreo bat bidali dezakezue.