Intranet
  
 
Edukia

Moodle ikastaroen kudeaketa aurreratua

2010eko Azaroak 10 (TKNIKA) edo 2011 Otsailak 2 (Erandio) | Nazaret Zentroa | TKNIKA edo Erandio | Zuberoa (TKNIKA)

Formazio ekintzaren testuingurua

TKNIKAn irakaskuntza plataformen erabilera suspertzen ari gara, bai bertaratze formatuan, baita elearning formatuan ere. Aurreko ikasturtetan, Moodle plataformaren oinarrizko erabilerara bideratutako ikastaroak eskaini ditugu, bai irakaslearen ikuspuntua landuz, baita plataforma kudeatzailearen rola landuz.

Ikasturte honetan, plataformaren erabilera indartu nahi dugunez, ikastetxeetan trakzio-lana egin dezaketenen formazioa indartu nahi dugu. Hori dela eta, IKT dinamizatzaileei zuzendutako ikastaro bat antolatu dugu, baina dinamizatzaileak uste badu egokiagoa dela beste norbait etortzea, berak proposatutako pertsona etorri daiteke. Ikastaroaren hedapena handiena lortzeko, ez da onartuko ikastetxe batetik bigarren parte-hartzaile bat plaza librerik ez balego.

Helburuak


1.    Moodle jardueren kudeaketa aurreratua: oinarrizko tresnak errepasatu eta hiru tresnen erabilera sakonean aztertuko dugu (wiki, datu-basea eta inkesta).
2.    Moodle ikastaroen interfaze grafikoa erakargarriagoa egin: ikastaroaren diseinu grafikoa egokia bada, irakaskuntza-helburuak modu eraginkorragoan lortuko dira.
3.    Eduki astunak dituzten Moodle-ikastaroen kudeaketa: bolumen handiko edukiak argitaratzeko modu desberdinak aztertuko ditugu (bideoak, animazioak, SCORM paketeak, ...). Aukeratutako argitaratze moduaren arabera, posible izango da eduki berdina ikastaro desberdinetatik erabiltzea eta segurtasun kopien kudeaketa optimizatzea.
4.    PBL (Arazotan Oinarritutako Ikasketa) dinamikak Moodle ikastarotan sustatu: PBL adibide errealak aztertu ondoren, irakasle bakoitzak metodologia hau bere moduluetan aplikatzeko modua aztertuko du.
 

Iraupena

Ikastaroaren iraupena 20 ordutakoa izango da. 16 ordu bertaratze formatuan emango dira eta 4 ez bertaratze formatuan. Azken hauetan, lan praktiko bat egin beharko da landutako tresnen erabilera praktikoa lantzeko.

Ordutegi eta egutegia

  TKNIKA - Errenteria IEFPS Tartanga – Erandio
Bertaratze-saioak:  Azaroak 10, 17, 24 eta Abenduak 1 Otsailak 2, 9, 16 eta 23
Lanen epemuga: Abenduak 15 Martxoak 9
Ordutegia: 9:00 – 13:00 9:00 – 13:00

 

Metodologia

Ikastaroaren aktibitate gehienak egiten ikasiz landuko dira. Horretarako, Moodle plataforma bat erabiliko da ikusitako tresnak lantzeko. Halaber, LH irakasleen parte hartzeari esker, ikasgelan garatutako esperientzia errealak jasoko ditugu.

Onarpen irizpideak

Ikastaroaren hedapen maximoa lortzeko, ikastetxe bakoitzetik parte-hartzaile bakarra onartuko da plaza librerik ez balego. Ikastetxearen IKT sustatzaileak adieraziko du zein den parte hartzaile egokiena eta lehentasuna emango zaio.
 

 TKNIKA – ErrenteriaTartanga GLHBI - Erandio
Izen-emate epemuga:Azaroak 8Urtarrilak 31
Plaza kopurua:2216

 

Eskaera 24 ordutan erantzungo da.

Dudak argitzeko: jmandonegi@tknika.net

Izen emate orria

 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900