Logo

en es eu

Aurreproiektuak aurkezteko prozesua

Last modified: 11/03/2008 01:12 PM

Ondoren, beste proiektu batzuk TKNIKAn txertatzeko prozesuaren ezaugarri nagusiak deskribatuko dira. Horrez gain, sareko edozein ikastetxek –baita edozein enpresak edo organismok ere, baldin eta ikastetxe batekin elkarlanean egiten badu– proposamenak aurkeztu ahal izateko operatiboa azalduko da. Honakoak dira prozesu horren helburu nagusiak:


- Izaera teknologikoa, metodologikoa eta kudeaketakoa duten proiektu berritzaileak jasotzea, ikastetxeetatik datozenak zein ikastetxeen bitartez enpresetatik datozenak.

- Proiektuen proposamenak jasotzeko eta kudeatzeko lanak sistematizatzea, eta gardentasuna eta konkurrentzia librea bermatzea.

- Lanbide Heziketa eguneratzeko prozesua sustatzea, eta berritzeko ahalmen handiagoa izango duen Lanbide Heziketaren aldeko ahaleginak biltzea (publikoak, itunduak).

- Proiektuak abian jartzean, beharrezko baliabideak dituztela bermatzea eta, horrela, arrakasta-aukerak gehitzea.


Horrez gain, prozesuaren ezaugarri berezi batzuk ere nabarmendu nahi ditugu:


- Ikastetxeen proposamenak dira prozesuaren abiapuntua, eta ikastetxe guztiek dute proiektuak aurkezteko eta prozesuan parte hartzeko aukera.

- Proiektuak sarean garatuko dira, emaitzak ikastetxeen sarera zabaltzeko helburuarekin.

- Prozesua abian jartzen denetik ikasturte bat pasako da sarean garatzen den arte.

- Taldeak mistoak izango dira (publikoak eta itunduak)‏

- Lanbide Heziketako zuzendaritzak prozesuan hartuko du parte, eta, proiektu bat onartzen denean, proiektu horri lotzen zaizkion baliabideak ere onartuko dira.

- Prozesuaren sistematikak bereizi egiten ditu proiektuak aurkezten dituena eta proiektuak garatzen dituena. Gerta daiteke ideia bat aurkezten duenak gero ideia hori garatzeko aukerarik ez izatea (publikoan proiektua aurkeztea bera baloratzen da).

- Ikastetxeek aurkeztuko dituzte proiektuak.

- Proiektuetara ikastetxeak aurkeztuko dira eta ikastetxeek hautagai bat aurkeztuko dute. Ikastetxea eta lanbide-profila baloratuko dira.

- Ikasturte bakoitzaren ondoren baloratuko da egindako lana, eta balorazio horren ondorioz erabakiko da proiektuari jarraipena emango zaion edota kideek proiektuan jarraituko duten.

- Urte anitzeko proiektu baten balorazioa positiboa bada, baliabideen esleipenak hurrengo ikasturterako jarraituko du.


Aurreproiektuak aurkezteko sistematika azaldu aurretik, gure iritziz oso garrantzitsua da jakinaraztea zer irizpide jarraituko den azkenean garatuko diren zerrenda horretako proiektuak hautatzeko garaian. Honako irizpide hauek jarraituko dira:


0.- Lanbide Heziketako sistema hobetzeko joera, ez ikastetxeko proiektuak hobetzekoa. Baldintza baztertzailea.

1.- Justifikazioa eta egokitasuna.

2.- Proiektua sustatzen duten enpresak.

3.- Iritsiera eta eskalagarritasuna.

4.- Alderdi berritzailea.

5.- Koherentzia beharrezko baliabideen eta proposatutako helburuen artean


Azkenik, aurreproiektu bat aurkezteko honako sistematikari jarraituko zaio: lehenik, testu honen amaieran dagoen aurreproiektu-fitxa deskargatu beharko da. Fitxa bete ostean, webgune honetara itzuli beharko da eta aurreproiektuko proposamenaren aukera hautatu beharko da. Puntu horretan, bete beharreko hainbat eremu agertuko dira eta osatu den fitxaren artxiboa txertatu beharko da. Sistemak mezu elektroniko bat igorriko du, dokumentazioa eman izanaren frogagiri gisa. Oso garrantzitsua izango da ahalik eta zehaztasunik eta doitasunik handienarekin osatzea fitxa, aurreproiektu baten plangintza egokiaren eta babes onaren mende egon baitaiteke aurreproiektu hori hautatzea. Bestalde, onartutako proiektuen adibideetako batzuk azter ditzakezue HEMEN.


Aurreproiektuen proposamenak aurkezteko mugaeguna: azaroaren 21, 13:00etan. Prozesuaren inguruko zalantzak izanez gero, TKNIKAren idazkaritzan egin dezakezu kontsulta (943082900 tfn.), 48 ordutan erantzungo zaizu. Ezin da bermatu azaroaren 20aren 13:00etatik aurrera egindako kontsultak bideratuko direla.



Aurreproiektuaren fitxa deskargatzeko HEMEN

Aurreproiektuen proposamena HEMEN
sailburuordetza
« January
2009
»
Su Mo Tu We Th Fr Sa
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
©2007 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), Telef.: 943082900, www.tknika.net | Legal Information