Logo

en es eu

GIPUZKOAKO eguzki energia fotovoltaikoko ikastaroaren aurretiko izen ematea

Last modified: 02/21/2007 04:24 PM
Tknikako arlo teknologikoko departamentutik antolatzen ari garen eguzki energia fotovoltaikoko ikastarora gonbidatzen zaituztegu.
Bertan materia fotovoltaikoan trebatzeko jardunaldiak egingo dira sortu diren material didaktikoak erabiliz.
Ikastaroa apirialeren erdialdian hasiko da, eta honako hau aurretiko izen ematea duzue. Jarraian duzue ikastaroari buruzko informazio zehatzagoa.

From 04/16/2007 05:00 PM to 05/04/2007 08:30 PM

HELBURUAK


Kurtsoan zehar Eguzki Energia Fotovoltaikako gairako sortu diren Unitate Didaktikoak (teoriko eta praktikoa) aurkezutko dira.


Ikastaroaren helburua Ekipamendu eta Instalakuntza Elektroteknikoetako zikloko Instalazio Berezietako moduloko irakasleak materia fotovoltaikoan trebatzea izango da.


Oinarrizko ikastaro bat izango da. Eguzkia Energia Fotovoltaikoaren printzipioetatik hasi eta instalakuntza errealen dimentsionatua egiteko gaitasuna hartuko da bertan. Teorikako klaseez gain ikastaroak alde praktikoa ere izango du.


EMATEKO TOKIA: Bi ikastaro egingo dira, maila berdinekoa, bata Bizkaian eta bestea Gipuzkoan.

Bizkaiakoa: SAN JORGE eskolan (Santurtzi)

Gipuzkoakoa: BIDASOA eskolan (Irun)


EGUNAK: 2007/04/16 - 2007/04/27 (Egunak aldaketaren bat izan dezakete, ikastaroaren hasera data gerturatzen doanean zehaztuko dena).


ASTEGUNAK: Astelehena, Asteartea, Asteazkena, Osteguna (Bi ikastaroen artean aldaketaren bat egon daiteke eta baditeke ikastoren bat ostiralean ere izatea, datu hau ere ikastaroan hasera gerturatzen denean zehaztuko da).


ORDUTEGIA: 17:00 – 20:30 (ikastaro bakoitzaren arabera alda daiteke, hau orientatiboa besterik ez da).


NORI ZUZENDUA: L.H.ko Irakasle Teknikoa eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleak.


LEHENTASUNAK:

Ikastarora apuntatzen den jende kopuruaren arabera plazak limitatu egin beharko dira. Limitazio honetarako lehentasun ezberdinak ezarriko dira.


  1. Ikastetxe bakoitzetik apuntatuko irakasle kopurua.

  2. Instalazio Elektrotekniako Instalazio Berezietako irakaslea.

  3. Aurreko moduluetakoak ez direnak, baina ELEKTRIZITATEA-ELEKTRONIKA diren irakasleak.


PROGRAMAZIOA (EDUKIAK).


  1. EGUZKI ENERGIA FOTOVOLTAIKOAREN PRINTZIPIOA

  2. EKIPOAK ETA ELEMENTUAK

  3. APLIKAZIOA FOTOVOLTAIKOAK, INSTALAZIO MOTAK

  4. INSTALAKUNTZEN MUNTAIA ETA MANTENUA

  5. LEGEDIA ETA SUBENTZIOAK

  6. PRAKTIKAK

  7. MATERIAL OSAGARRIA ETA TAULAK


sailburuordetza
« August
2008
»
Su Mo Tu We Th Fr Sa
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
©2007 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), Telef.: 943082900, www.tknika.net | Legal Information