|
|
|
Fotovoltaikako proiektuaren transferentzia jardunaldiak
Last modified:
04/02/2007 11:08 AM
Tknikako arlo teknologikoko departamentutik Apirilare amaierarako antolatzen ari garen eguzki energia fotovoltaikoko proiektuko transferentzia jardunaldietara gonbidatzen zaituztegu.
From
04/17/2007 04:00 PM
to
04/17/2007 07:00 PM
Tknikako arlo teknologikoko departamentutik Apirilare amaierarako antolatzen ari garen eguzki energia fotovoltaikoko proiektuko transferentzia jardunaldietara gonbidatzen zaituztegu.
Apirilerako iragarrita zeuden formakuntzak datorren Urrirarte atzeratuko diren arren proiektuan zear sortu diren materialak euskaratzeko aukera izango duzu Apirileko azken bi asteetan. Oraingo jardunaldi hauek Abenduan egin genuen aurkezpeneko jardunaldiaren jarraipen bat izango dira.
Jardunaldi hauetan materiala nola dagoen antolatua azalduko da, nola atera etekinik handiena eta teoria eta praktikaren arteko lotura nola antolatuan dagoen. Tknikako eguzki energia fotovoltaikoko taldeak eskuratu eta erabili duen ekipamenduaren gaineko azalpenak ere izango dira. Bi egunetako jardunaldiaren ondoren materialak cd batean entregatuko dira.
Trasferentzia jardunaldiak Gipuzkoa eta Bizkaiko lurraldeetan egingo dira. Jardunaldi bakoitzak bi eguneko iraupena izango du. Gipuzkoan: Eguna: Apirilaren 17 eta 19an Ordua: Arratsaldeko 16:00tatik 19:00tara. Tokia: Tknika (zamalbide auzoa z/g Errenteria 20100)
Bizkaian: Eguna: Apirilaren 24 eta 26an Ordua: Arratsaldeko 16:30tatik 19:30tara. Tokia: San Jorge eskola (c/Los Cuetos, s/n. Santurtzi 48980) Jardunaldiak EAEko lanbide heziketako zentru guztientzat irekiak diren arren beharrezkoa da izen ematea. Izena emateko arremanetan jar zaitezte jardunaldietako arduraduna den Oihana Dorronsororekin, telefono bidez (943 08 29 00) edo korreo elektroniko bidez (odorronsoro@tknika.net).
|
|
|
©2007 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), Telef.: 943082900, www.tknika.net | Legal Information |