JARDUNBIDE EGOKIEN SAIOA, BIDEOKONFERENTZIA BIDEZ Datuak Babesteko Lege Organikoa eta ISO 17.799 L.H.n aplikatzea
Jardunbide Egokien lehenbiziko lantegia Zentro Integralen Intraneta erabiliz, Lanbide Heziketako Zuzendaritzaren mendean dauden Zentro guztientzat. Jarraitu eta parte hartu ahal izango da bideokonferentzia bidez, hiru lurraldeetan egongo diren hiru egoitzetako edozeinetatik. Datuak Babesteko Legea bete behar raz kontzientziarazteko asmoarekin, aditu batek azalduko dizkigu lege horren nondik norakoak; lege hori betetzen izandako esperientzia azalduko digu Diocesanas Zentroak, eta Tolosaldea Institutuko irakasle batek, "IKATE"ko kide denak, erakutsiko digu ISO 17.799ren aplikazioa Lanbide Heziketan. Lehen bi saioak erdaraz eta hirugarrena euskaraz izango da. Bertan izango zarela baieztatu ez baduzu, orri honetantxe egin dezakezu.
Data: Azaroaren 22a Ordutegia: 16:00 17:30 Saioa Bideokonferentziaz egingo da, zentro hauetan: Txorierri Politeknika Ikastegia, Derio (Bizkaia) Tknika, Errenteria (Gipuzkoa) Diocesanas Nieves Cano, VitoriaGasteiz (Araba)
Helburuak Datuak Babesteko Lege Organikoa aztertuko da, eta azpimarratuko da zer betebehar dituen Lanbide Heziketan. Datuak Babesteko Agentzien aurrean dauden betebeharrak, zer fitxategi eta datubase deklaratu behar diren, batez ere kontuan hartuz fitxategien Deklarazioa (babes maila, altak, bajak eta aldaketak) eta Segurtasun Agiria mantentzea. Egitaraua 16:00 Aurkezpena 16:10 Datuak Babesteko Legearen ezarpena, eta datuen babesa berrikustea ikastetxeetan. HIZLARIA: Conchi Cagide Torres, Abokatu espezialista Teknologia Berriak eta Eduki Intelektualen Babesean. Abokatua da INFOAUTORES Aholkularitzan eta AZAGRA PATENTES Y MARCAS IndustriaJabetzako Agentzian. 16:40 Adibide Praktikoa: Datuak Babesteko Lege Organikoaren ezarpena Diocesanasen. HIZLARIA: Carmen Arranz Arana, Datuak Prozesatzeko Zentroko Arduraduna, eta Segurtasun Arduraduna Diocesanasen.
17:00 Adibide Praktikoa: Informazio sistemen segurtasuna kudeatzea Tolosaldean. 1. Segurtasun Politiken beharra. 2. Segurtasun Politiken ezaugarriak eta abantailak. 3. Informazio sistemen segurtasuna kudeatzeko tresna: ISO 17.799 eta bere 10 domeinuak. HIZLARIA: Iņigo Balerdi Urrestarazu, IKTen Dinamizatzailea Tolosaldea GLHIn. Zure interesekoa izatea espero dugu. Datu hauek Tknika Zentroak jasotzen ditu L.H.ren Berrikuntzarako, IFK: S 48833001 C duela, ahalik eta deialdia behar bezala kudeatzeko. Baja edo aldaketa eskatzeko eskubidea duzu helbide honetan: info@tknika.net.