|
|
|
Datuak Babesteko Lege Organikoa eta ISO 17.799 L.H.n aplikatzea
Last modified:
10/05/2006 05:30 PM
From
11/22/2005 04:00 PM
to
11/22/2005 05:30 PM
Jardunbide Egokien lehenbiziko lantegia Zentro Integralen Intraneta erabiliz, Lanbide Heziketako Zuzendaritzaren mendean dauden Zentro guztientzat.
Saioa Bideokonferentziaz egingo da, zentro hauetan: Helburuak Datuak Babesteko Lege Organikoa aztertuko da, eta azpimarratuko da zer betebehar dituen Lanbide Heziketan. Datuak Babesteko Agentzien aurrean dauden betebeharrak, zer fitxategi eta datu-base deklaratu behar diren, batez ere kontuan hartuz fitxategien Deklarazioa (babes maila, altak, bajak eta aldaketak) eta Segurtasun Agiria mantentzea. Egitaraua 16:00 Aurkezpena. Alberto De La Cuesta Tknikako IKT eta E-learning arduraduna. 16:10 Datuak Babesteko Legearen ezarpena, eta datuen babesa berrikustea ikastetxeetan. HIZLARIA: Conchi Cagide Torres, Abokatu espezialista Teknologia Berriak eta Eduki Intelektualen Babesean. Abokatua da INFOAUTORES Aholkularitzan eta AZAGRA PATENTES Y MARCAS Industria-Jabetzako Agentzian. 16:40 Adibide Praktikoa: Datuak Babesteko Lege Organikoaren ezarpena Diocesanas-en. HIZLARIA: Carmen Arranz Arana, Datuak Prozesatzeko Zentroko Arduraduna, eta Segurtasun Arduraduna Diocesanas-en. 17:00 Adibide Praktikoa: Informazio sistemen segurtasuna kudeatzea Tolosaldean. 1. Segurtasun Politiken beharra. 2. Segurtasun Politiken ezaugarriak eta abantailak. 3. Informazio sistemen segurtasuna kudeatzeko tresna: ISO 17.799 eta bere 10 domeinuak. HIZLARIA: Iñigo Balerdi Urrestarazu, IKTen Dinamizatzailea Tolosaldea GLHIn. Zure interesekoa izatea espero dugu.
Izen ematea
Datu hauek Tknika Zentroak jasotzen ditu L.H.ren Berrikuntzarako, IFK: S 48833001 C duela, ahalik eta deialdia behar bezala kudeatzeko. Baja edo aldaketa eskatzeko eskubidea duzu helbide honetan: info@tknika.net.
Convocatoria_Jornada_22_deialdia-eus.pdf
369.21 Kb
(preview)
(printable version)
|
|
|
©2007 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), Telef.: 943082900, www.tknika.net | Legal Information |