|
|
|
MoodleMoot Euskadi ' 08
Last modified:
04/15/2008 12:07 PM
Mondragon Unibertsitateak MoodleMoot Euskadi 08 ospakizuna antolatzen ari da eta paperak aurkezteko deia zabaldu du. Saio bereziak antolatuko dira hezkuntza ez unibertsitarioa eta etengabeko prestakuntzari zuzenduak
Abstracten Epemuga: 2008/05/02 Paperren Epemuga: 2008/05/09 Kaixo denoi:
Mezu honen bitartez Moodle Esperientzien Elkartrukeen II. Jardunaldia: MoodleMoot Euskadi 08 -ren ospakizuna komunikatu nahi dizuegu, Mondragon Unibertsitateak antolaturik datorren Maiatzak 23-an (ostirala) Arrasaten izango dena. Ekitaldi hauen helburua, agente ezberdinei, esperientziak elkartrukatzeko eta Moodle-en erabilera eta garapen posibleei buruz eztabaidatzeko aukera eskeintzea da. Ekitaldian hitzaldi gonbidatu bat egongo da, komunikazio eta tailerrekin batera. Laburpenek azken data bezala Maiatzaren 2-a dute eta komunikazioek Maiatzaren 9-a. Komunikazioek ISBN-dun DVD batean argitaratuak izango dira hauetako batzuk ahozko aurkepenak egiteko aukeratuak izango direlarik. Azken hau Maiatzak 15-ean jakinarazia izango da. Laburpen eta komunikazioentzako ez dago aurrez ezarritako formaturik. Komunikazio eta aurkezpenak Euskal Autonomia Erkidegoko edozein hizkuntza ofizialetan onartuko dira. Parte hartzera animatzen zaituztegu, bai hizlari bezala eta baita entzule bezala ere. Agur bero bat,
Related subjects:
Elearning
|
2008/5/26
10:00- ABB Soldadura robotaren programazio-ikastaro aurreratua
10:00- ABB Soldadura robotaren programazio-ikastaro aurreratua
2008/5/27
- ABB Soldadura robotaren programazio-ikastaro aurreratua
- ABB Soldadura robotaren programazio-ikastaro aurreratua
2008/5/28
- ABB Soldadura robotaren programazio-ikastaro aurreratua
- ABB Soldadura robotaren programazio-ikastaro aurreratua
2008/5/29
- ABB Soldadura robotaren programazio-ikastaro aurreratua
- ABB Soldadura robotaren programazio-ikastaro aurreratua
2008/5/30
-14:00 ABB Soldadura robotaren programazio-ikastaro aurreratua
-14:00 ABB Soldadura robotaren programazio-ikastaro aurreratua
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
©2007 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), Telef.: 943082900, www.tknika.net | Legal Information |