Logo

en es eu

Joerak GNU/Linux soluzioetan - Bizkaia ( hitzlaria bideokonferentziaz )

Last modified: 08/23/2006 10:17 AM
<p>Teknologia berrien difusioa egiteko xedeaz, Tknikako IKT eta eLearning alorrak, jadanik egindako ekitaldiei jarraipena emanaz, oraingoan David Santo Orcerok eskeinitako hitzaldira gonbidatzen zaituzte. Santo Orcero Open Source komunitateko kide garrantzitsua da.</p>

From 06/16/2006 09:00 AM to 06/16/2006 02:00 PM

Hitzaldi horren gaia izango da “Joerak GNU/Linux soluzioetan”, eta batik bat jorratuko ditu bidean datozen teknologiak. Hauek izango dira alderdi nagusiak:


Thin clients
Sistema landatuak
Clustering

Birtualizazioa


  • Izenburua: Joerak GNU/Linux soluzioetan
  • Hizlaria: David Santo Orcero
  • Gaiak: Thin clients, sistema landatuak, clustering eta birtualizazioa
  • Lekua:  San Jorge
    • Los Cuetos s/nº
      48980 Santurtzi (Bizkaia)
      Telf. : 94 4004930
      Fax: 94 4839060
      e-mail: sanjorge@san-jorge.org
  • Data: ekainak 16
  • Ordua: 09:00 – 14:00 (atsedena 10:45etan)
  • Xede-publikoa: informatikako ikasle eta irakasleak, ikasle ohiak, internet zerbitzuen enpresa hornitzaileak, enpresa teknologikoak, sistemen administratzaileak, eta orokorrean informatika ezagutza zabala eta teknologia berrietan interes handia duen edozein.


Etorriko zaretela baieztatzeko eman ezazue izena, mesedez, beheko estekaren bidez.



David Santo Orcero (http://www.orcero.org/irbis/)


David Santo Orcero oso ezaguna da Open Source komunitatearen barruan. Bere ekarpen nagusien artean daude erabiltzailearen espazio-tresnak OpenMosix clusterrak kudeatzeko eta irudi medikoen KradView bisore librea.

Dokumentazio ugari idatzi du gai askori buruz: algoritmo genetikoak, PVMren programazioa, egomotion, dinamika molekularra... Linux eta clustering gaietan hizlari aritu da 70 alditan baino gehiagotan, eta sarri idatzi ohi du arlo horretako aldizkarietan (Sólo Linux, Todo Linux, Mundo Linux, Linux Journal...).

Gaur egun, operazio-zuzendaria da Supermicro Españan, Eusko Jaurlaritzak homologatuak dituen zerbitzarien saltzailea.

Lanaldi partzialeko irakaslea da Malagako unibertsitatean eta aholkularia da hainbat erakundetan: besteak beste, Observatorio para el Voto Digitalen batzorde zientifikoan eta Guadalinex proiektuan.


Eguneko ordena:

9.00 Ekitaldiaren aurkezpena alorreko kudeatzailearen eskutik, Alberto de la Cuesta.

9.05 David Santo Orceroren hitzaldia

10.45 Kafea hartzeko etena

11.10 Hitzaldiaren bigarren zatia

13:30 Etorritakoei irekitako mahai ingurua

14:00 Ekitaldiaren itxiera

sailburuordetza
« May
2008
»
Su Mo Tu We Th Fr Sa
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
©2007 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), Telef.: 943082900, www.tknika.net | Legal Information