|
|
|
Joerak GNU/Linux soluzioetan - Bizkaia ( hitzlaria bideokonferentziaz )
Last modified:
08/23/2006 10:17 AM
<p>Teknologia berrien difusioa egiteko xedeaz, Tknikako IKT eta eLearning alorrak, jadanik egindako ekitaldiei jarraipena emanaz, oraingoan David Santo Orcerok eskeinitako hitzaldira gonbidatzen zaituzte. Santo Orcero Open Source komunitateko kide garrantzitsua da.</p>
From
06/16/2006 09:00 AM
to
06/16/2006 02:00 PM
Hitzaldi horren gaia izango da “Joerak GNU/Linux soluzioetan”, eta batik bat jorratuko ditu bidean datozen teknologiak. Hauek izango dira alderdi nagusiak: Thin
clients Birtualizazioa
Etorriko zaretela baieztatzeko eman ezazue izena, mesedez, beheko estekaren bidez. David Santo Orcero (http://www.orcero.org/irbis/)
Dokumentazio ugari idatzi du gai askori buruz: algoritmo genetikoak, PVMren programazioa, egomotion, dinamika molekularra... Linux eta clustering gaietan hizlari aritu da 70 alditan baino gehiagotan, eta sarri idatzi ohi du arlo horretako aldizkarietan (Sólo Linux, Todo Linux, Mundo Linux, Linux Journal...). Gaur egun, operazio-zuzendaria da Supermicro Españan, Eusko Jaurlaritzak homologatuak dituen zerbitzarien saltzailea. Lanaldi partzialeko irakaslea da Malagako unibertsitatean eta aholkularia da hainbat erakundetan: besteak beste, Observatorio para el Voto Digitalen batzorde zientifikoan eta Guadalinex proiektuan. Eguneko ordena: 9.00 Ekitaldiaren aurkezpena alorreko kudeatzailearen eskutik, Alberto de la Cuesta. 9.05 David Santo Orceroren hitzaldia 10.45 Kafea hartzeko etena 11.10 Hitzaldiaren bigarren zatia 13:30 Etorritakoei irekitako mahai ingurua 14:00 Ekitaldiaren itxiera
Subscribe
subscribe_form_tknika
|
2008/5/26
10:00- ABB Soldadura robotaren programazio-ikastaro aurreratua
10:00- ABB Soldadura robotaren programazio-ikastaro aurreratua
2008/5/27
- ABB Soldadura robotaren programazio-ikastaro aurreratua
- ABB Soldadura robotaren programazio-ikastaro aurreratua
2008/5/28
- ABB Soldadura robotaren programazio-ikastaro aurreratua
- ABB Soldadura robotaren programazio-ikastaro aurreratua
2008/5/29
- ABB Soldadura robotaren programazio-ikastaro aurreratua
- ABB Soldadura robotaren programazio-ikastaro aurreratua
2008/5/30
-14:00 ABB Soldadura robotaren programazio-ikastaro aurreratua
-14:00 ABB Soldadura robotaren programazio-ikastaro aurreratua
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
©2007 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), Telef.: 943082900, www.tknika.net | Legal Information |